Zara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zara
Datuak
Mota brick and mortarra, fashion label (en) Itzuli eta denda-katea
Industria ehungintza eta jantzigintza
Herrialdea Espainia
Jarduera
Ekoizpena
Agintea
Egoitza Coruña
Legezko forma kapital irekiko enpresa
Jabea Inditex
Historia
Sorrera 1975
Sortzailea
Sorlekua Coruña
Facebook: zara Twitter: zara Instagram: zara Youtube: UCa8RD6FJLllG4nBskvhOGZw Pinterest: zaraofficial Edit the value on Wikidata

Zara moda-denden kate bat da. Inditex talde espainiarraren enpresa famatu eta zabalduena da. Munduan zehar, 900 denda ditu 62 herrialdetan, horietatik 270 Espainian.

2004 urtean, 3.819 milioi euro irabazi zituen Zarak, Inditex taldearen % 68.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1975ean, Amancio Ortegak, Inditex enresaren sortzaileak, lehen Zara denda ireki zuen Coruñan (Galizia). Hogeita hamar urte geroago, 876 denda zituen 61 herrialdeetan batatuta (Europan, Amerikan, Asian eta Afrikan), hiri nagusietako kale onenetan kokatuta. Astero, denda bat inauguratzen du munduko lekuren batean. Zara da, dudarik gabe, multinazional horren lorpen nagusia. Enpresa, hain zuzen, munduko ehungintzako bigarren taldea bihurtu da eta, Zaraz gain, beste 7 merkataritza-marka ditu: Massimo Dutti, Pull and Bear, Bershka, Stradivarius, Oysho, Kiddy´s Class eta Zara Home.

Gaur egungo jantziak neurrizko prezioetan datza Zara markaren arrakasta. Jantziak etengabe berritzen dituzte, unean uneko joerei jarraiki diseinatzen eta egiten dituzte-eta. Ekoizpenaren zati txiki bat jantziak saltzen diren herrialdeetako kulturara egokituta egiten dute. Dendek funtzionamenduan ere kontuan hartzen dituzte bertako ohiturak; esaterako, Saudi Arabian, denda bost aldiz ixten dute egunean, islamak agintzen dituen bost otoitzaldiak egiteko aukera emateko.

Enpresa-ikuspegitik, ekoizpen -eta banaketa- sistema bikainak dira gakoak, gai dira-eta modaren joera aldakorrei erantzuteko. Jantzien patroiak bizkor eta kostu handirik gabe aldatzeko aukerari esker, jantziern aukera etengabe berri dezakete; horrenbestez, sasoian bertan artikulu berri gehiago eskaintzen dizkiote kontsumitzaileari. Dendek eskariaren arabera egiten dituzte eskabideak fabrikara, eta astean bitan jasotzen dituzte salgaiak. Horrela, enpresak biltegiratze-kostuak aurrezten ditu.

Inditex enpresaren egoitza eta zerbitzu nagusiak Coruñan daude. Ekoizpenari dagokionez, % 50 Espainian egiten dute, eta beste zati handi bat, berriz, beste herrialde batzueta, garapen-maila txikiagokoetan; esaterako, Marokon, Thailandian, Txinan eta Perun. Herrialde horietan eskulana merkeagoa da.

Bruselan kokatutako Zara denda.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Inditex taldearen markak
Bershka | Lefties | Massimo Dutti | Oysho | Pull and Bear | Stradivarius | Uterqüe | Zara | Zara Home