Zarataren isolamendua errepideetan

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zarataren isolamendua errepideetan garrantzi handiko eginbeharra bilakatu da azken urteotan. Zaratak gizakiari osasun-arazo handiak sorrarazteaz gain (estresa, buruko mina, arazo muskularrak…), ingurumen arazo ere bada. Zarata kutsagarri arruntena da eta hots edo hots-multzo ozen, nahasi eta desatsegin gisa definituko litzateke.

Zarataren ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isolamendua onuragarri izateko, zarataren ezaugarri garrantzitsuenak zeintzuk diren jakin behar da:

  • Kutsagarri merkeena da eta energia gutxi behar du garatzeko
  • Neurtzeko eta zehazteko konplexua da
  • Ez du hondakinik uzten
  • Eraginaren erradioa beste kutsagarri batzuena baino txikiagoa da
  • Entzumenaren bidez bakarrik igar daitezkeen. Ondorioz, bere efektuak gutxiets daitezke
  • Hedapena: airea da ibilgailuek sortzen duten zarataren hedatzailea. Bidearen alboetan eraikinak badaude, uhinek hauen kontra islatze-efektu bat edukiko dute alor lausoak sortuz

Honetaz oroitu ondoren, zarata neurtzeko moduak aztertu behar dira. Ezaugarri geometrikoak eta zirkulazioaren funtzioan igarri daitezken eredu teorikoak erabiliz, eta ezaguera errealak jasotzen dituzten neurketa sistematikoak eginez.

Zarata-iturriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainera, errepidearen zarata-iturrien ikerketa zehatz bat egin behar da, ondorengo iturrietan bereziki sakonduz:

  • Ibilgailuaren eztanda-motorra
  • Ibilgailuaren itzulikatzea galtzadaren gainean
  • Ibilbideak
  • Elkarguneak
  • Zoladura motak

Zarataren maila onargarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurketak egin ondoren, zarataren maila onargarria den ala ez egiaztatu behar da. Horretarako ondorengo tolerantzia mailak aholkatzen dira:

Bizitegi-guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Leq (7h-23h) = 65 dB (A)
  • Leq (23h-7h) = 55 dB (A)
Irakaskuntza- eta eritegi-guneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Leq (7h-23h) = 55 dB (A)
  • Leq (23h-7h) = 45 dB (A)
Gune komertzial eta industrialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Leq (7h-23h) = 75 dB (A)
  • Leq (23h-7h) = 75 dB (A)

Zarata murrizteko bitartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bukatzeko, zarata murrizteko bitarteko egokia aukeratu behar da:

Landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Psikologikoagoa da erreala baino, ikuste-presentzia leuntzen baitu. 30m-ko lodierarekin eta landaredi trinkoarekin bakarrik lor daitezke emaitza nabarmenak.


Lur-dikeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Babeserako luzerako hesia da. Altuera da hesi honen ezaugarri garrantzitsuena.


Pantaila akustikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Tokia txikia denean zarata murrizteko bereziki diseinatuak dira. Pantailaren dimentsioak definituko du moteltze-tasa. Itzal bat geratuko da transmisioa inplikatzen duen pantailaren atzean eta bidearen aldean islapena geratuko da.
Pantaila akustikoa - geograph.org.uk - 1528312
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pantailatik iturrirainoko distantzia ahalik eta laburrena izango da
  • Ez-eraginkorrak metro bat baino txikiagoak eta ez-onargarriak lau metro baino altuagoak direnak
  • Eremua babesteko luzerak 150-250 m bitartekoa izan behar du
Pantaila-motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Betoizkoak, dentsitate handiko egurrezkoak, injektatutako egurrezkoak, islatutako metalezkoak eta finkatutako metalezkoak.
Hurrengo materialez eginak: buztin porotsua, hormigoi porotsua edo hormigoi porotsuz estaliak, metaliko konposatuak, egur xurgagarria (xurgagarriak).
Beira islagarrizkoak, plastiko gardenezkoak (iragazkortasun bisuala), segurtasun pantailak.

Honek guztiak, gainera, Europako araudietan xedatutakoari jarraitu behar zaio, egoera bakoitzean behar den sistema erabiliz eta elementuak nola eta non ipini behar diren jakinez.


Kategoria:Isolamendua

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]