Zazkel
Zazkel | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Bilbo (Bizkaia) |
Musika mota | pop |
Urteak | 2012 - gaur egun |
Taldekideak | |
Axier Villan Etxahun Arregi Irati Arregi Asier Martinez Jon Tolosa Oskar Rodríguez Piarres Arregi | |
Informazio gehigarria | |
http://www.zazkel.eus |
Zazkel Bilboko musika taldea da, pop estiloa lantzen duena.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2012 inguruan Bilbon sei lagun batu ziren behingoz buruan zuten ideia aurrera eramateko: gitarra, bateria, baxu, teklatu eta ahotsen bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Etxahun, Asier, Irati, Tolo, Axierito eta Txosk-ek Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen dute, dantzarako eta abesteko aukera emanez. Pop eta disco musika lantzen dute, baina afrobeat eta funk bezalako estiloak ere kontuan hartzen dituzte euren konposizioetan.
2014 eta 2015 bitartean argitaratu zituzten beren lehen kantuak, entsegu lokalean bertan grabatutako maketa batean: Beta. Urtebete geroago, 2016ko maiatzean, taldearen izen bereko diskoa kaleratu dute, Garate estudiotan grabatuta, Kaki Arkarazo teknikariarekin. Diskoaren aurre eta postprodukzioaz ere arduratu zen Arkarazo. Disko honetan Joanes Garmendiaren (Garilak 26) kolaborazioa izan zuen Zazkel taldeak, soloak eta akonpainamendu ezberdinak eginez “Jalgi”, “Heroia” eta “Martxa elektriko” abestietan.
2016ko urrian Zazkel taldeak Azkue Fundazioa-k antolatutako BandenLehia2016 musika txapelketa irabazi zuen. Horri esker 2017ko Bilbao BBK Live eta Euskal Herria Sona musika festibaletan izan zen. 2017 Ekainean Leioako Pop-Rock lehiaketako hiru sari eskuratu zituen: euskarazko kantarik onena (ERI, Zazkel. 2016), Pop talderik onena eta talde orokor onena.
2017ko irailean, taldeak bere estudioko bigarren diskoa kaleratu zuen, Ez Entzun (2017) zortzi abestiz osatutakoa, Hertzainak taldeko Infernuko Atean abestiaren bersioa eta Dr. Krzyck-ek ZTD abestiaren erremixa barne.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Beta (2014, autoekoiztua).
- Zazkel (2016, autoekoiztua).
- Ez entzun (2017, Baga Biga)[1]
- Ezpata dantza (2019, Aizkorak Zorroztu taldearekin batera)[2]
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- BandenLehia 2016.
- Leioa Pop-Rock 2017.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Edukiaren zati bat «Zazkel» artikulutik hartua da. Artikulu hark Iker Barandiaran du egile, eta Creative Commons Aitortu-Partekatu Berdin 3.0 lizentziarekin argitaratu da Badok euskal kantagintzaren atarian.
- ↑ Ez entzun. (Noiz kontsultatua: 2017-09-27).
- ↑ admin. (2019-12-07). «Zer berri? :: “Ezpata dantza”, Zazkel eta Aizkorak Zorroztu» leihoa.info (Noiz kontsultatua: 2022-12-11).