Zelula ama
Zelula ametatik (ingelesezko stem cells) abiatuta organismo zelulaniztunetan funtzio espezializatuak dituzten gainerako zelula guztiak sortzen dira, hala nola odol-zelulak, garun-zelulak, bihotz-giharretako zelulak edo hezur-zelula.[1] Zelula oro beste zelula batetik dator, hauek biderkatzeko aukera baitute. Zelula amen gaitasun horien artean osagaiak ordenean handitzea, funtsezkoak direnak bikoiztea eta, hori guztia gertatu denean, era ordenatuan eta beharrezko nutrizio-ekarpenak jasota, biderkatzea, bi zelula alaba sortuz.[2]
Zelula amen izendapenik egokiena "enborreko zelulak" litzateke, organo eta ehunetako zelulak sortzeko eta zatiketan espezializatzeko (bereizteko) gaitasuna duen zelula-enbor bati baitagozkio.
Zelula hauek ugaltzeko eta bereizteko gaitasun mugagabea dute. Bi alderdi horiek funtsezkoak dira, eta horrek esan nahi du zelula amek, banatzerakoan, bai biderkatzeko eta bereizteko gaitasun zehaztugabe bera duten zelula berdin-berdinak sor ditzaketela, baita biderkatzeari eta bereizteari dagokienez gaitasun murritzagoak dituzten bereizitako zelulak ere. Gainera, zelula amek beste zelula ama batzuk sortzen dituztenez, autoberriztagarriak direla esaten da.[3]
Motak [4]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelula amak hainbat iturritatik lor daitezke, hala nola enbrioitik, zilbor-hesteko odoletik eta hezur-muinetik, eta, beraz, zelula mota askotarikoak izan daitezke.[2]
Zelula ama pluripotenteak.
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelula ama pluripotenteak zelula ama gehiagotan bana daitezke baita gorputzeko edozein zelula mota bihurtu ere. Gaur egun, enbrioi-garapena aztertzeko erabiltzen dira. Gainera, mekanismoei eta seinaleei buruzko ezagutza gero eta handiagoa denez, organismotik bereizitako zelulak sortzeko aukera dago, organismo bizi bateko zelula helduek beren garapen ebolutiboan atzera egitea lortuz, enbrioi-zelula amen berezko ezaugarriak berreskuratu arte.
Haien ezaugarri garrantzitsuenen artean, enbrioian maiz hazkuntza-baldintza jakin batzuetan, mugarik gabe manten daitezkeela dago, eta, zatitzean sortzen den zelula berria, jatorrizkoaren berdina izango da. Horri esker, teorian, enbrioietako zelula amak gaixotasun batek jotako ehunak eta organoak birsortzeko edo konpontzeko erabil daitezke.[5]
Zelula ama helduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelula ama pluripotenteak baino mugatuagoak eta espezializatuagoak dira, ehun mota bakarra edo bi sortzeko gaitasuna dutelako, hala nola odol-zelulak, muskulu-zelulak edo garun-zelulak, besteak beste. Ehuneko zelula ama espezifikoak ere esaten zaie. Alegia, banako guztietan daudenak dira. Bestalde, zelula ama hematopoietikoak ere aurki ditzakegu: zelula heldugabeak dira, eta, garatzean, odolaren osagaiak eta giza sistema immunologikoa sortzen dituzte.[6]
Zelula ama pluripotente induzituak
[aldatu | aldatu iturburu kodea](iPS zelula amak, ingelesez) enbrioi-zelula ama gisa jokatzeko birprogramatu diren zelula helduak dira. Induzitutako zelula ama potentzial anitzak 2006an eta 2007an aurkeztu ziren lehen aldiz, giza zeluletatik abiatuta. Lorpen hau zelula amekin egindako ikerketaren aurrerapen garrantzitsuenetako bat izan da, ikertzaileek zelula ama potentzial anitzak lor ditzaketelako, ikerketetan eta erabilera terapeutikoetan aplikazio posibleak dituztenak enbrioien erabileraren eztabaidarik gabe.[1][5]
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelula amak birsorkuntza-medikuntzaren oinarri dira. Izan ere, haien helburu nagusitarikoa ehunen birsorkuntza sustatzea da, baita hainbat gaixotasunek kaltetutako ehunak konpontzeko immunoerregulatzaileak sortzea ere. Horregatik erabiltzen dira terapia birsortzaile gisa, hala nola, medikuntza ortopedikoan edo larruazaleko lesioetan. Gainera, endekapenezko gaixotasunetan eta patologia konplexuetan hainbat ikerketa ireki dira.[7]
Erabilerarik ezagunena, zelula hematopoietikoen transplantea da, duela hamarkada batzuetatik gaixotasun hematologikoen tratamenduan erabiltzen dena.[8] Komunitate zientifikoaren eta komunikabideen itxaropenak gorabehera, zelula amen beste aplikazio gehienak esperimentalak dira.
Zelula amek zenbait ezaugarri espezifiko dituzte, medikuntzan eta beste eremu batzuetan erabiltzea ahalbidetzen digutenak, esaterako, zabal ugaldu daitezkeela, eskatzen diren zelula-motak bereiziz. Besteak beste, transplantearen ondoren, hartzailean bizirautea era batean bermatzea eta inguruko ehunetan integratzea, immunitate-errefusa saihestuz.[9]
Trasnplante hematopoietikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelula amen transplanteak odola osatzen duten zelula amak bideratzen dituzten prozedurak dira. Minbizi kasuetan erabiltzen dira, hau tratatzeko erabiltzen diren prozedurek, kimioterapiak edo radioterapiak esaterako, gainerako zelulak suntsitzeko joera dute eta beraz hauek berritu behar dira.[10] Zelula amen transplante batean, odola osatzen duten zelula amak gaixoaren odol-uholdean sartzen dira. Hezur-muinera garraiatzen dira, tratamenduagatik suntsitu ziren zelulen ordezko gisa. Odola osatzen duten zelula amak, transplanteetan erabiltzen direnak, hezur-muinetik, odol-uharritik edo zilbor-hestetik datoz.[11] Hauek izan daitezke transplanteak:
- Autologoak, zelula amak pazientearengandik datozenean.
- Singenikoak, zelula amak zure biki berdinetik datozelarik, gene berdinekin.
- Alogenikoak; transplantutako zelula amak beste pertsona batengandik datoztelarik. Emailea odol-ahaidetasunezko senide bat izan daiteke, baina transplantea jasoko duenarekin ahaidetasunik ez duen norbait ere izan daiteke.
Immunohematologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Immunohematologia hemoterapiako espezialitate bat da, transfusio-medikuntzarekin zerikusia duena, eta odol-elementuei dagokienez organismoan gertatzen diren prozesu immunitarioak aztertzen dituen hematologiaren adarra da. Transfusioaren helburu nagusia hartzaileari abantailak ematea da, horrek dakartzan arriskuak gorabehera. Alde horretatik, proba immunohematologikoek arrisku horiek murrizten dituzte, emailearen eta hartzailearen arteko odol-bateragarritasuna egiaztatuz analisien bidez eraginkortasun terapeutikoa eta segurtasuna bermatzeko.
Immunohematologia etengabeko eboluzioan dagoen ikerketa baten parte da, erreaktiboen eta tekniken kalitate-kontroletik sistema automatizatu berriak txertatzeraino, espezializazio profesionalaz gain.[12]
Eskurapen metodoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zelula somatikoen birprogramazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Transkripzio-faktore definituen edo zelula ama pluripotente induzituen bidezko birprogramazioa. Zelula ama pluripotente induzituak (iPS) sortzeko zelula somatikoen birprogramazioan datza, honek biologiaren aurrerapen garrantzitsuenetako bat izan da azken urtetan. Transkripzio-faktore talde bat eta konposatu kimiko batzuk (zelula somatikoetan pluripotentzia eragin dezaketenak) identifikatu behar dira, birprogramazioa gauzatzeko. Bereizi gabeko zelulen zati zitoplasmatiko eta nuklear horiek gene-adierazpena birprogramatzea eragin dezakete. Horrela, zelula somatikoen markatzaile espezifikoen adierazpena inhibituko da eta kromatinaren egituraren mailan aldaketa epigenetikoak eragingo dira.[13]
- Zelula somatikoak transferentzia edo transplante nuklear bidez birprogramatzea. Ongarritu gabeko obulu batetik nukleo bat atera eta zelula somatiko heldu baten nukleoarekin ordezkatzean datza. Obulua giro egokian dagoenean, nukleo hori birprogramatzeko gai da, eta, horrela, zelula amek gainerako zelulen hornidura genetiko bera lortzen dute.[14]
- Zelula somatikoen eta enbrioietako zelula amen fusioa. Zelula somatikoen eta enbrioi-zelula amen arteko hibridoek ezaugarri asko partekatzen dituzte zelula amekin; horrek esan nahi du fenotipo multipotentea nagusi dela fusioaren ondoriozko produktuetan.[15][16]
Zilbor-hestearen bidez
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erditzean, enbrioi-ezaugarriak eta ezaugarri hematopoietikoak dituzten zelula ama multipotenteen populazio bat isolatu daiteke eta hauek banku pribatu edo publikoetan kriokontserbatuko dira. Zelula ama heldu horiek odoleko eta immunologia-sistemako zeluletan bereiz daitezke.[17]
Likido anmiotikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fluido amniotikoko zelulek bizkarrezur-muineko zelula amen antzeko markatzaileak dituzte baita enbrioi-ehunetako eta enbrioietatik kanpoko zelula bereiziak eta bereizi gabeak ere badituzte, zelula gurasoen adierazle izan daitezkeenak (multipotentzialak).[18][19]
Hortz-jatorriko zelulak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hortzetako zelula amak mesenkimatosoak dira, hau da, ehun konjuntiboan, odol-hodietan eta ehun linfatikoan garatzen diren zelulak, eta hortz primarioen hortz-mamian daude. Hortzetako zelula hauek ziztada baten bidez lortzen da, hortza ez hausteko. Ondoren, zelulak landu, hedatu eta kalitate-kontrola egiten da, zelula-kopurua aztertuz. Mesenkimika-jatorriko zelulak direnez, gaitasun klonogeniko handia dute, ugaritze-maila handia baita multilinajea bereizteko gaitasun handia ere.[20]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Cano, César Nombela; Nombela, César. (2007-02-13). Células madre: Encrucijadas biológicas para la Medicina: del tronco embrionario a la regeneración adulta. EDAF ISBN 978-84-414-1823-3. (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Respuestas a tus preguntas sobre la investigación con células madre» Mayo Clinic (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ The promise of induced pluripotent stem cells in research and therapy. ISBN 22258608..
- ↑ Domínguez Martin, Noelia. (2016). Células madre en medicina regenerativa. Universidad complutense.
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Sanitas. «Tipos de Células madre.» Sanitas (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Células madre hematopoyéticas - Células Madre. 2009-12-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Ingelesez) «Blood-Forming Stem Cell Transplants - NCI» www.cancer.gov 2005-09-09 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ «Células madre:usos presentes y futuros» www.elsevier.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aplicaciones de las células madre. Vídeo. Clínica Universidad de Navarra» https://www.cun.es (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Trasplantes de células madre en el tratamiento del cáncer - NCI» www.cancer.gov 2015-04-29 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ The promise of induced pluripotent stem cells in research and therapy. ISBN 22258608..
- ↑ (Gaztelaniaz) «Control de Procesos en Inmunohematología» controllab.com 2022-04-11 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Chaparro y Beltrán, Orlando y Orietta. (2009). [http://www.scielo.org.co/pdf/med/v17n2/v17n2a09.pdf REPROGRAMACIÓN NUCLEAR Y CÉLULAS PLURIPOTENTES INDUCIDAS. ], 252-263 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) Sanitas. «Células madre. Métodos de obtención» Sanitas (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Cómo se obtienen las células madre para un Trasplante de Médula Ósea? | Hospital Clínic Barcel» Clínic Barcelona (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Célula madre. 2023-03-31 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Beneficios de almacenar células madre del cordón umbilical - Células Madre. 2009-12-28 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Las células madre amnióticas, tan eficientes como las embrionarias pero sin dilemas éticos» abc 2017-01-26 (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Células madre y líquido amniótico: un «descubrimiento reconfortante y seguro»» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2023-05-13).
- ↑ Beraza Cuesta, Ainhoa. (2020). [https://addi.ehu.es/bitstream/handle/10810/55862/TFG_Ainhoa_Beraza_Cuesta.pdf?sequence=1 CÉLULAS MADRE DE ORIGEN DENTAL: REVISIÓN SISTEMÁTICA Y PROTOCOLO DE ALMACENAMIENTO A LARGO PLAZO PARA USO TERAPÉUTICO FUTURO. ] Bilbo: UPV/EHU.