Zelula bereizte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ama zelula baten banaketa eta bereizte diagrama.
A - ama zelula; B - aitaren zelula; C - zelula bereiztua; 1 - ama zelularen banaketa simetrikoa, 2 - ama zelularen banaketa asimetrikoa, 3 - aitaren zelula banaketa; 4 - amaierako bereizketa.

Zelula bereiztea, zelula leinu zehatz bateko zelulek beren gene-adierazpenean aldaketak eragiten dieten prozesua da, zelula mota jakin bateko morfologia eta funtzioak bereganatu eta organismoaren gainontzeko zelula motetatik bereiztu daitezen.

Potentzia edo bereizte gaitasuna duen zelula oro zelula ama deritzaio. Hauek beren bereizte gaitasunaren arabera honakoetan mota hauetan sailka daitezke: totipotenteak, pluripotenteak, multipotenteak eta unipotenteak.

Ugaztunetan, zigoto eta enbrioi zelula gazteak bakarrik dira totipotnteak, aldiz, landare eta onddoetan, zelula asko totipotenteak dira.

Zientziaren azken aurrerapenek zenbait animalien zelula bereiztuak eragitea lortu dute, totipotenteak izan daitezen.