Edukira joan

Zenbaiten artean

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zenbaiten artean esamoldea, lankidetza baten emaitza diren sormen-lanen egileak izendatzeko erabiltzen da. Sormen-lan batean, hiru egile baino gehiagok parte hartu badute, Euskaltzaindiak, "zenbaiten artean" esamoldea erabiltzea gomendatzen du, edo bestela, bakarrik lehenengo egilea aipatu[1]. Modu laburrean, ZZ. AA. erabiltzen du Euskaltzaindiak.[2]

Gomendio horri jarraitzen dio, adibidez, Joxe Ramón Zubimendiren Ortotipografia idazlanak, Eusko Jaurlaritzaren Euskara Zerbitzua eta Hizkuntz Prestakuntza zerbitzuaren eskutik argitaratu zena. Kasu horretan ZENBAITEN ARTEAN, letra larriz erabili da.[3]

Beste inguruko hizkuntza batzuetan, espainolez, frantsesez, italieraz eskuarki, AAVV formula sarritan erabiltzen da. Latinezko "Auctores Varii" (Hainbat egile) esamoldearen laburdura da, eta letra xehez zein maiuskulaz idatz daiteke. Ingelesez, ordea, oso gutxitan erabiltzen da, eta ingelesezko obra batean agertzen denean, litekeena da idazleak ez duelako ingelesa ama-hizkuntza.

"Zenbait egile" horren ordez, beste formula bat erabil daiteke, mundu anglosaxoian ohikoena: idazle bakarra izendatzen da, esate baterako, lehenengoa alfabetoan, eta, gero, et al., et alii edo "eta beste". Nafarroako Unibertsitatearen Aipuak eta Erreferentziak egiteko gida. APA Style izenburua duen dokumentuan, APA estiloak arautzen dionari jarraituta, et al. formula erabiltzea gomendatzen du, baita euskaraz ere[4]. EHUren gidan ere, horrela azalatzen da[5].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «bibliografia nola eman - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2023-10-20).
  2. «Ezponda - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-05-12).
  3. ORTOTIPOGRAFIA : Ikasmaterialen Aholku Batzordea. Estilo-liburuaren lehen atala. Gasteiz: Eusko Jaurlaritza, 55 or. ISBN 8445721275..
  4. Nafarroako Unibertsitatearen Aipuak eta Erreferentziak egiteko gida. APA Style. .
  5. APA Style 7th edition. Aipuak eta erreferentzia bibliografikoak nola egin. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]