Zenbatesle

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Estatistikan, zenbateslea edo estimatzailea laginketaz jasotako datuen funtzio edo estatistiko bat da, parametro baten balio ezezaguna kuantifikatzeko erabiltzen dena. Adibidez, populazio bateko batez besteko ezezaguna (parametroa) zenbatesteko, lagin-batez bestekoa erabil daiteke.

Parametroak eta zenbatesleak notazio honi jarraiki izendatzen dira:

Adibidez, populazio batez bestekoaren zenbatesle gisa lagin-batez bestekoa erabiltzen bada honela idatziko da:

Parametro baterako hainbat zenbatesle asma daiteke. Inferentziaren helburua, besteak beste, parametro baterako zenbatesle egoki bat aukeratzea da. Zenbatesle egokia aukeratzeko, zenbatesleen propietateak eta hobezintasun-irizpideak erabiltzen dira.

Zenbatesleen bitartez bi motako zenbatespenak egin daitezke:

  • puntu zenbatespenak: datuak zenbatesleari aplikatuz besterik gabe, parametroaren estimazio puntual eta zehatz bat ematen denean;
  • tarte zenbatespenak: zenbateslearen lagin-banakuntzan oinarrituz, parametroa egon daitekeen tarte bat zehazten denean, konfiantza jakin batez.

Orobat, zenbatesleak parametro bati buruzko estatistika frogak ebazteko erabiltzen dira.