Zeren Zai
Appearance
Zeren Zai | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donostialdea (Gipuzkoa) |
Musika mota | pop rock |
Urteak | 2004 - 2011 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | GOR Diskak |
Taldekideak | |
Julen Arzelus Ion Izaga Gabi Hernandez Javier Alberdi Iraitz Igartza |
Zeren Zai musika talde bat izan zen, Gipuzkoan 2004an sortua eta 2011n desegina. Hainbat alorretatik etorrita, pop rock proiektu bati ekiteko asmoz bildutako bost kidek sortu zuten. Hilabete batzuetan hainbat kantu konposatu eta bildu ondoren, 2005. urtearen amaieran beren lehen lana plazaratu zuten, Gure uhartea, zuzenean grabatua. 2006an bi taldekide aldatu ondoren, Lur berrietara diskoa argitaratu zuten 2007ko udan, estudioan grabatutako lehena.
2009. urtean Ametsei koloreak margotuz diskoa argitaratu zuen taldeak. Hainbat kontzertu eman ondoren, taldea 2011n desegin zen.
Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Julen Arzelus (ahotsa).
- Ion Izaga (gitarra elektrikoa).
- Gabi Hernandez (baxua).
- Javier Alberdi (bateria).
- Iraitz Igartza (teklatua eta gitarra).
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gure Uhartea (2005).
- Lur berrietara (2008).
- Ametsei koloreak margotuz (2009).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Taldearen webgune ofizialaren kopia, Web Archive webgunean gordea.
- Facebook kontua.
- Myspace kontua.
- Twitter kontua.