Zeren zai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zeren zai
Datuak
JatorriaDonostialdea (Gipuzkoa)
Musika motapop rock
Urteak2004 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)GOR Diskak
Taldekideak
Julen Arzelus
Ion Izaga
Gabi Hernandez
Javier Alberdi
Iraitz Igartza

Zeren zai Gipuzkoan 2004an sortutako musika taldea da, alor desberdinetik etorrita, pop-rock proiektu bati ekiteko asmoz bildutako bost lagunen eskutik. Hilabete batzuetan hainbat kantu konposatu eta bildu ondoren, 2005 urtearen amaieran bere lehen lana plazaratu zuten, “Gure uhartea”, zuzenean grabatua. 2006an zehar bi taldekideren aldaketaren ondoren, “Lur berrietara” diskoa argitaratu zuten 2007ko udan, estudioan grabatutako lehena.

Azken urteotan, uhartetik lur berrietara bidaiatu ondoren, ibilbidean aurkitutako “Ametsei koloreak margotuz” aurkezten zaigu oraingoan ZEREN ZAI, bere hirugarren lanarekin. Hainbat hilabetetako konposaketa eta grabaketen ondoren, taldearen eboluzioa nabarmen islatuko duen diskoarekin datoz Donostialdeko bost mutilak. Doinu freskoak, metaforez beteak eta popetik rockerako ingurabidea egiten duten hamar kantu biltzen dira disko berri honetan, oroitzapen eta ametsak errealitatezko ukituekin margotzeko saiakeran.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julen Arzelus(ahotsa).
  • Ion Izaga (gitarra elektrikoa).
  • Gabi Hernandez (baxua).
  • Javier Alberdi (bateria).
  • Iraitz Igartza (teklatua eta gitarra).

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gure Uhartea (2005).
  • Lur berrietara (2008).
  • Ametsei koloreak margotuz (2009).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]