Zerrenda:Korsikako talde armatuak
Appearance
Korsikan Frantziarekiko independentzia xedetzat duten talde armatu ugari izan da XX. mendean zehar, eta gaur egun oraindik bada. Ondokoa garai modernoko Korsikako talde armatuen zerrenda da:
- ALNC, Korsikako Nazio Askapenerako Armada (1983an sortua Frantziako Gobernuak FLNC debekatu ondoren).
- ANC, Korsikako Armada Nazionala (1990ean sortua)
- APC, Korsikako Abertzaleen Elkartea (1976an eratua, 1977ko uztailaren 17an alderdi politiko bilakatua, Unione di u Populo Corsu UPCrekin bat egin ondoren).
- ARC, Korsikaren Berjaiotzarako Elkartea 1967an sortua, 1976an APC asortu zuen).
- Clandestinu
- FLNC, Korsikako Nazio Askapenerako Frontea (1976an sortua, urte batzuk lehenago sortutako Korsikako Armada Iraultzailearen jarraipen gisa, baina PC-PCPA, FPCL eta GP taldeen bategitetik eratua).
- FRC, Korsikako Fronte Erregionala (1973an alderdi politiko bilakatua Partidu di Populu Corso PPC izenaz, eta 1976an APCrekin batuz UPC sortuko zuena).
- FRANCIA, Independentzia eta Autonomiaren Aurkako Ekintza Berriaren Frontea (1976).
- FPCL, Askapenerako Korsikako Nekazarien Frontea (1973).
- Fronte Ribellu
- GP, Giustizia Paolina (1973).
- MPAD, Autodeterminazioa eta Disidentziaren aldeko Mugimendua.
- PCPA, Autonomiaren adeko Alderdi Korsikarra (1974an Partit Cors-ekin bat egindakoa).
- PC, Partit Cors (autonomista, 1927an sortua).
- R, Resistenza (1990eko hamarkada hasieran sortua).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Peio Aierbe (1989): Lucha armada en Europa, Tercera Prensa, Gakoa Liburuak, Donostia.
- Peter Janke (1982) Guerrilla & terrorist organisations, Harvest Press, Londres.
- Charles Santoni (1973): "'Un demi-siecle de resistance et de repression corse 1789-1819", Les Temps Modernes, 323-326, 1973ko abuztu-iraila, Paris.