Zerrenda eztabaida:ETAko buruzagiak omen zirenak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Osotasunari emendakina[aldatu iturburu kodea]

Artikulu hau ez da oinarritzen errealitatean, baizik eta polizia informazioen arabera antolatutako organigramen inguruan. Bestetik, zerrenda bera egiteko modua ez da batere logikoa: kronologikoa eta arduren araberakoa izan beharko litzateke, baina ardura horiek justifikatu beharko lirateke, egunkari bateko informaziotik haratago. -Theklan (eztabaida) 16:45, 1 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]

Baina hori zerrendaren lehen parrafoan azalduta dago, ezta? Hau da, "ETAko buruzagiak izan omen direnak betiere Espainiako polizia ezberdinen, Gobernu Espainiar ezberdinen, Espainiako Audientzia Nazionala, komunikabide espainiarren edo erakunde espainiarren batzuen aldetik". Eta bai, zerrenda kronologikoki idaztea erraza da baina arduren kontua ez. Nik ez dut ezagutzen behintzat poliziak egindako organigramen informaziorik.-Oraina (eztabaida) 16:53, 1 uztaila 2021 (CEST)[Erantzun]
Orduan artikulu hau poliziak ETAn arduraren bat zutela esan dutenen zerrenda da. Ez da oso entziklopedikoa bere horretan. Theklan (eztabaida) 19:24, 13 urtarrila 2023 (CET)[Erantzun]