Zerrenda eztabaida:Euskalkiak eta azpieuskalkiak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Mendebaleko, eta ez Mendebaldeko[aldatu iturburu kodea]

Koldo Zuazoren sailkapena jarraitzen denez, bere izendapena jarraitzea hobetsiko nuke. Gainera, Wikipedia honetan bertan, Mendebaleko euskara agertzen da. —Aurreko iruzkin sinatugabea Kizkur (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Ezabatu edo ez?[aldatu iturburu kodea]

Beharbada artikulua utzi daiteke, baina izena aldatuta: «Euskalkien eta azpieuskalkien zerrenda», adibidez. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:55, 24 Iraila 2010 (UTC)

Arabako sortaldeko azpieuskalkia[aldatu iturburu kodea]

Hiru euskalkitan jarri dut, ez baitut euskalki jakin batean sailkatzeko arrazoibide oinarriturik aurkitu. Beraz, Zuazo, Lakarra eta ez hain izen handiko beste euskalariren batzuk hiru euskalkiren arteko mugako hizkera dela bat datozenez, badirudi zentzuzkoena hiruretan sailkatzea dela, horri buruzko azterlan zehatzagoak datozen arte, behinik behin. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 16:03, 28 Iraila 2010 (UTC)