Ziborio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Huescako museo bateko ziborio edo kopoia.

Ziborio edo kopoia[1] metalezko ontzi bat da, eukaristia ostiak gorde eta banatzeko, liturgia katolikoan ohiko elementu bat meza ematean. Normalean kopa-forma izaten du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun ezagutzen diren motarik zaharrena usoa da (columba eucharistica), baldakinotik zintzilik edo plaka baten gainean zegoena, eta horrela erabili izn zen garai gotikoa (Santo Domingo de Silos monasterioan XIII. mendeko bat gordetzen da).

V. mendetik X.era bolizko edo metalezko kutxa zilindriko batzuk ere erabili ziren, turres deiturikoak.

XI. mendetik aurrera, ohikoagoa zen pixide zilindrikoa edo prismatikoa, estalki konikoa edo piramidala zuena, oinik gabea edo kalizak bezala euskarri batean muntatua.

XVI. mendetik forma globotsua du, gaur egungo kopoiei dagokiena.

Altsasuko Kaputxinoen komentuko objektu eukaristikoak; ziborioa eskuinean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «copón - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]