Edukira joan

Zonifikazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Skopje, Ipar Mazedoniako hiriaren zonifikazioa, hirigintza plangintza orokorraren barruan. Zona bakoitza kolore batez agertzen da.

Zonifikazioa da hirigintza plangintzan erabiltzen den metodo bat, udalerri batek edo beste gobernu maila batek lurzorua «zona» izeneko eremutan banatzen duenean. Zona edo eremu horietako bakoitzak garapen berrietarako erregulazio multzo bat du, beste eremuetatik bereizten duena.

Zonak erabilera bakarrerako definitu daitezke (adibidez, bizitegitarako, industriarako...); erabileraren arabera bateragarriak diren zenbait jarduera konbinatu ditzakete; edo, forman oinarritutako zonifikazioaren kasuan, erregulazioek arautu egin ditzakete baimendutako eraikinen dentsitatea, neurria eta forma, edozein direla ere.

Zona edo eremu bakoitzeko hirigintza arauek zehazten dute hirigintza baimena eman daitekeen urbanizazio jakin baterako. Zonifikazioak lurzoruaren erabilera zuzen eta baldintzatu batzuk zehatz ditzake. Adibidez, lurrak zatitzeko orubeen neurria, edo eraikinen forma eta eskala adieraz ditzake. Halako jarraibideak funtsezkoak izan daitezke hiri hazkundea eta garapena bideratzeko.[1] Zonifikazioa da herrialde garatuetako tokiko gobernuek gehien erabiltzen duten hirigintzako plangintza erregulatzailearen metodoa.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Council, National Research. (2008-10-15). Urban Stormwater Management in the United States. ISBN 978-0-309-12539-0. (Noiz kontsultatua: 2022-12-21).
  2. R.W. Caves (2004) Encyclopedia of the City. Londres, Routledge, ISBN 978-0415862875. 784. or.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Zoning Point Ameriketako Estatu Batuetako hiri bakoitzaren zonifikazio bilatzailea.