Zuhurtasun printzipio
Zuhurtasun-printzipioa (edo zuhurtasun-ikuspegia) berrikuntzen aurrean ikuspegi epistemologikoa da, ikuspegi filosofiko eta juridiko zabala da, eta kalteak eragin ditzakeen gaiari buruzko ezagutza zientifiko nahikoa falta denean erabakirik zuhurrena hartu behar dela defendatzen duen ikuspegia da. Arreta, itxaronaldia, etenaldia eta berrikuspena azpimarratzen ditu hatsarre edo printzipio honek, kaltegarriak, izan daitezkeen berrikuntza berrietan murgildu aurretik.[1] Kritikarien ustez, zehaztugabea da, definizio zehatz gabekoa, eta ez da oso zientifikoa. Kritikarien ustez printzipio honi kasu egiteak aurrerapenerako oztopo bat.[2]
Ingeniaritza-testuinguru batean, zuhurtzia-printzipioa segurtasun-faktore gisa ageri da, Elishakoff-en monografian xehetasunez eztabaidatua.[3] Itxuraz, Belindor-rek 1729an iradoki zuen ingeniaritza zibilean erabili behar zela.[4] Ingeniariek eta filosofoek sakon aztertzen dute segurtasun-faktorearen eta fidagarritasunaren arteko erlazioa.[5][4][6]
Printzipio hau sarritan erabiltzen dute arduradun politikoek erabaki jakin bat hartzearen ondorioz kalteak izateko aukera dagoen egoeretan (adibidez, ekintza-bide jakin bat hartuz gero) eta oraindik froga erabakigarriak ez daudenean ekintza-bide horrek ondorio positiboak ekarriko dituela. Esaterako, gobernu batek erabaki dezake sendagai edo teknologia berri baten kaleratzea oztopatzea edo mugatzea beste nonbaitek probatu arte.
Printzipioak onartzen du zientziaren eta teknologiaren aurrerapenak maiz onura handiak ekarri dizkion arren gizateriari, mehatxu eta arrisku berriak sortzen ere lagundu duela. Horrek esan nahi du gizarte-erantzukizuna dagoela jendea, publikoa, balizko kalte horien eraginetik babesteko, ikerketa zientifikoek arrisku sinesgarri bat oraindik aurkitu ez badute ere.
Printzipioa garapen iraunkorraren, ingurumenaren babesaren, osasunaren babesean, merkataritzaren eta elikagaien segurtasunaren esparruetan nazioarteko itunetan eta hainbat adierazpen publikoren justifikazio bihurtu da, nahiz eta, batzuetan, eztabaida piztu duen zehatz-mehatz nola definitu eta arrisku anitzeko egoera konplexuetan nola aplikatu.[7] Sistema juridiko batzuetan, hala nola Europar Batasuneko zuzenbidean, zuhurtasun-printzipioa aplikatzea lege-baldintza bihurtu da legearen zenbait esparrutan.[8] Nahikoa aldeko frogarik ez daudenetan, zenbait esparrutan, zuhurtasun printzipioari men egiten zaio eta itxaron egin ohi da erabaki ustez arriskutsuak hartu baino lehen.
Formulazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuhurtzia-printzipioaren definizio asko daude. Horrelako formulazioak egin dira: "aldez aurretik kontuz", "ziurgabetasunaren testuinguruan, kontu handiz beti". Bi ideia dira printzipioaren muina:[9]
- erabaki hartzaileek kaltea gertatu aurretik aurrea hartu behar diote balizko kalteari. Zuhurtasun-printzipioaren arabera, jarduera-sustatzaile baten ardura da bermatzea proposatutako jarduerak ez duela kalte nabarmenik ekarriko (edo nekez gertatuko dela ezustekorik).
- erabaki hartzaileen ardura da arriskuaren proportzionaltasunaren aldez aurretik kalkulatzea eta proposatutako ekintza baten kostua eta bideragarritasuna baloratzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rupert Read and Tim O'Riordan. (2017). «The Precautionary Principle Under Fire» Environment: Science and Policy for Sustainable Development (Environment) 59 (September–October 2017): 4–15. doi: ..
- ↑ «The precautionary principle: Definitions, applications and governance – Think Tank» www.europarl.europa.eu.
- ↑ Elishakoff, I. Safety factors and reliability: friends or foes?, Dordrecht: Kluwer Academic Publishers, 2004
- ↑ a b de Bélidor, Bernard Forest, La science des ingénieurs, dans la conduite des travaux de fortification et d'architecture civile, Paris: Chez Claude Jombert 1729
- ↑ Elishakoff, I., Interrelation between safety factors and reliability, NASA/CR-2001-211309, 2001
- ↑ Doorn, N. and Hansson, S.O., Should probabilistic design replace safety factors?, Philosophy & Technology, 24(2), pp.151-16, 2011
- ↑ «The Precautionary Principle» United Nations Educational, Scientific and Cultural Organization (UNESCO) (World Commission on the Ethics of Scientific Knowledge and Technology (COMEST)): 8..
- ↑ Art. 191 (2) TFEU, Explanations Relating to the Charter of Fundamental Rights (2007/C 303/02, OJ EU C303/35 14.12.2007 explanation on article 52 (5) of the EU Charter of Fundamental Rights, T-13/99 Pfizer vs Council p.114-125
- ↑ Andrew Jordan & Timothy O'Riordan. Chapter 3, The precautionary principle: a legal and policy history, in The precautionary principle: protecting public health, the environment and the future of our children. Edited by: Marco Martuzzi and Joel A. Tickner. World Health Organization 2004