Zuku loditu saltsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txerri sahieski errea saltsa lodituarekin

Zuku loditutako saltsak zartagin batean edo labeko erretilu batean itsatsita geratzen diren zukuak salda batekin berreskuratu eta saltsa dentsitatea emanik lortzen dugun likidoari esaten zaio. Oinarrizko jakiren zaporea kontzentraturik saltsa bihurtua dugu.

Beraz zartagin horretan prestatutako edozein osagairen saltsa lortzerik dugu.

Zuku itsatsia+likidoarekin busti+iragazi+ irinarekin loditu

Zuku loditu saltsa burutzeko pausoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kontu izan behar da azpian itsatsitako zuku hau ez erretzeko, honek zapore garratza eta kolore oso iluna emango bailioke.
  2. Labeko erretiluari edo zartaginari olio edo koipea kendu.
  3. Zartagin edo erretilu honi elementu likido bat gehitu ( salda, ura, ardoa...) eta pittin bar arraspatuz itsatsita dagoen zukua berreskuratu guk gehitutako elementu likidoarekin nahastuz.
  4. Salda zaporetsu hau iragazi.
  5. Arto irin birfinduz edo olioarekin nahastutako gari irina erabiliz salda hau loditu saltsa dentsitatea izan arte.

Zuku loditu saltsaren erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Haragi, arrain eta barazki prestaketetan.