Labe

Labe bat, berotzeko, egosteko edo lehortzeko erabiltzen den konpartimentu bat da. Sukaldean eta zeramikagintzan erabiltzea ohikoa da. Labea berotzeko erabilitako bero energia erregai baten konbustioak zuzenean eman dezake edo elektrizitatearen bidez beroa sor daiteke.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erregaiaren edo energia iturriaren arabera, hainbat labe mota dago:
- Egur-labea. Labeen artean antzinakoena da eta erregai nagusia egurra du. Energia kontsumoaren ikuspegitik, efizientzia gutxien duena eta karbono dioxido gehien duena da, baina sukaldaritzaren ikuspegitik, zenbait kasutan zapore berezia ematen die plater batzuei. Asko erabiltzen da pizzak egiteko edo haragi errea prestatzeko, adibidez arkume errea edo txerrikume errea egiteko.
- Gas-labea. Gas naturala erregai gisa erabiltzean egindako aurrerapenei esker, gas-labeei aukera bideragarria eman zaie, eta oso eraginkorrak dira, bai lehengaiak egosteko denborak murrizten direlako, bai ingurumenerako igorpenak murrizten direlako. Labe barruko atmosferaren erregulazioa gas eta aire nahasketaren injekzioa aldatuz kontrola daiteke, eta, beraz, oso erabilgarriak dira murrizketak egiteko. Aipatzeko moduko beste abantaila bat da denbora laburrean tenperatura altuak lortzen direla.
- Labe elektrikoa.
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldean, ohiko labea etxetresna elektriko bat da eta janaria egosi, berotu edo erretzeko erabiltzen da. Era honetan prestatzen diren elikagaien artean haragia, arraina, ogia eta postreak topa daitezke. Herrialde batzuetako gastronomian oso ohikoa da jakiak bertan prestatzea, adibidez indiar gastronomian plater bereziak prestatzen dituzte tandoori erara (labean egina).
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Industrian eta artisautzan buztina egosteko, lehortzeko eta gogortzeko erabiltzen dira.
Beste mota batzuetako labeak erabiltzen dira material hezeak lehortzeko, adibidez egurra, metalen gaineko margoa eta abar.
Beste mota desberdin bateko labeak gorpu-erreketarako erabiltzen dira.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)(Portugesez) http://www.hergom.com
- (Ingelesez)(Gaztelaniaz)(Italieraz)(Frantsesez)(Errusieraz) http://www.bronpi.com
- (Gaztelaniaz) http://www.acpfire.com