Zuraun
Appearance
Zuraun | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.158 |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′34″N 1°28′48″W / 43.026°N 1.48°W |
Mendikatea | Okoroko mendilerroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Mendizaletasuna | |
Mendikat | Mendikat |
Zuraun, Kaskuntxaga, Arrizuri, Zuregi edo Bustanberro, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Zuraun eta Enekorri iparraldean Lohiluzeko puntan hasi eta Argintzu, Okoro eta Artsalen barrena luzatzen den katearen azken begiak ditugu.
Mendilerro horren azken gainak izanik, eta mendi nagusien bidetik apur bat aldendurik, mendi hauek ez dute mendizale askoren arreta erakartzen. Hala ere, zoragarriak dira Enekorriko larreak baita Zuraungo baso itzalsuak ere. Ikuspegiak ere zabalak dira.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Zuraun (Mendikat)