Zuri (albuma)
Itxura
| Zuri (albuma) | ||||
|---|---|---|---|---|
| Mikel Azpirozen albuma | ||||
| Egilea(k) | Mikel Azpiroz | |||
| Argitaratze-data | 2016 | |||
| Izenburua | Zuri | |||
| Ezaugarriak | ||||
| Genero artistikoa | jazza eta musika klasiko garaikidea | |||
| Mikel Azpirozen kronologia | ||||
| ||||
Zuri Mikel Azpiroz piano-jotzaileak 2016an plazaratutako estudioko bakarkako musika-albuma da. [1] Grabazioa Pau Casals Auditorioan egin zen, Kataluniako El Vendrellen (Sant Salvador). Albuma Azpirozek berak daraman Mamusik ekoitzetxeak atera zuen. Artean Julio Villarren laguntza izan zuen.
Konposizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztiak Mikel Azpirozenak dira:
- "Gaur Hemen"
- "Horizontera"
- "Zuri", albumari izena ematen dion konposizioa
- "Aingeru Saltaria"
- "Mari"
- "Hegoaldetik"
- "Badezakegu"
- "Valse Mélancolique"
- "Oskarbi"
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaua aurreko diskoaren bidetik dator; bederatzi konposizioko sortak osatzen du, mende bat baino gehiago luzatzen den denboraz kanpoko asmoarekin. Inpresionismotik blues-era, beste lurralde batzuetako eragin exotikoetatik –Euskal Herrikoak ere izan daitezkeen lurraldeak- abangoardiako joeretara, bere musikak geltoki ugari ditu, beti ere kaxoi itxiak saihestuta. Melodia lasaiak dira, gauekoak, intimistak.[2]