Zuzentzeko likido

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuzentzeko likidoz egindako zuzenketa bat.

Zuzentzeko likidoa edo likido zuzentzailea idaztean akatsak ezabatu eta horien gainean berriz ere idazteko erabiltzen den produktu likido bat da, pote txiki batetik pintzel batez edo bolaluma antzeko tresna batez erabiltzen dena. Produktu marka batzuek produktu toxikoak dituzte osagaitzat. Disolbatzaileak dituzten zuzentzeko likidoak droga psikoaktibo moduan erabili dira, horiek inhalatuz; hori dela eta, herrialde batzuetan debekatu ziren. Aukeran, zuzentzeko likido ekologikoak daude, disolbatzaile edo bestelako produktu toxikorik gabe.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]