Marketin sozial
Marketin soziala, xede publikoaren portaera aldatzea helburu duen marketina da. Kausa sozialen eta ideia sozialen marketina bezala ere ezagutzen da. Marketin sozialaren atzean, kasu guztietan, irabazi asmorik gabeko erakunde bat aurkituko da. Alan Andreasenek honela definitu zuen: ”ideia sozial baten onarpena gehitzea helburu duten programak diseinatu, aplikatu eta kontrolatzea da marketin soziala, produktu, prezio, banaketa, komunikazio eta merkatuen ikerketari buruzko alderdiak sartzen dira programa horietan”. Helburu den biztanleriak, portaera alda dezala bilatzen da, gizarte osoak aldaketa horren emaitzan jaso ditzan. Marketin sozialaren kasuan, produktua erostea marketineko beste zenbait alorretan ulertu daitekeenetik oso urrun dago. Kasu honetan ulertu, onartu eta jokabidea aldatzen denean esan dezakegu ideia bat erosten dela. Kasu askotan marketin korporatiboa, marketin sozialarekin nahastua izan da. Baina bata bestearengandik desberdintzen duen aldagai garrantzitsu bat dago: marketin korporatiboak irabazi asmo bat du atzetik. Nahiz eta marketin korporatiboak ekintza sozial bat bultzatu, mozkinak lortzeko burutzen du.
Marketin sozialaren eragileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marketin sozialaren eragileak gizabanakoak (pertsona indibidualak) enpresa publikoak, erakunde publikoak eta irabazi asmorik gabeko erakundeak dira.
- Gizabanakoak: normalean pertsona bakar batek ez du marketin soziala egingo, baina posible da, bere ingurunearen jokabideak aldatzeko eragina baldin badu.
- Enpresa publikoak: organismo autonomoak, sozietateak…
- Erakunde publikoak
- Irabazi asmorik gabeko erakundeak: hauen nahiz eta alor pribatuan egon, irabazi asmorik gabeko erakundeak direnez, marketin soziala burutzen dute. Hauen artean ohikoenetakoak gobernuz kanpoko erakundeak dira.
Marketin orokor eta sozialaren arteko desberdintasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkatu analisi zailagoa, marketin orokorrean baino
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-2.mailako informazio gutxiago (eskuragarri dagoen informazioa). Industri alorrean 2.mailako informazio ugari dago: txostenak… alor sozialean egon badago, baina askoz gutxiago, administrazio publikoak argitaratutako txostenak izango lirateke adibidez -1.mailako informazioa lortzea zailagoa (zuzenean merkatutik jasotzen dena). informazio hau jasotzea zaila da planteatzen diren galderengatik: sexu ohiturei buruzko galderak, tratu txarrei buruzko galderak, etorkinei buruzkoak… gai delikatuak dira. Inkesta diseinatzerakoan kontu handia izan behar da. Berez, teknika kualitatiboek garrantzi gehiago hartuko lukete: talde dinamikak, sakoneko elkarrizketak, teknika proiektiboak… -finantza baliabideen urritasuna (agente sozialek baliabide urriak izaten dituzte). 5000-6000€ baino gutxiagorekin egitea ia ezinezkoa da. Diru asko da eta merkatu ikerketarik gabe, estrategia burutzea ezinezkoa da.
Era askotako publikoak ase behar dira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Askoz biztanleria gehiago asetu beharko lukete irabazi asmorik gabeko elkarteek (elkarte orokorrak baino). Bizirik irauteko edo funtzionatzeko kolaboratzaile askoren premia izaten dutelako.
Merkatua segmentatzeko zailtasun handiagoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-aurreiritzien existentzia. Askotan irabazi asmorik gabeko erakundeei buruz aurreiritziak daude: formakuntza gutxi duten langileak daudelako, segmentazioa hitza diskriminazio bezala ulertzen dutelako… hau guztia ezjakintasunagatik sortzen da. -informazioa lortzeko zailtasunak. Merkatuari buruzko informazioa lortzea zailagoa da, zaila delako segmentu konkretu batzuk identifikatzea, adibidez: tratu txarrak pairatzen dituzten pertsonen segmentua, arrazista den segmentua… -aukeratutako segmentuak: zailenak. Informazioa lortzen badugu, produktua kontsumitzeko aukera gutxien dutenengana zuzenduta egongo da. Helburu biztanleriak normalean ez du gogoko izango portaera aldaketa hori, orain arte burutzen zuenaren kontrakoa baita, hori dela eta oso zaila da hauengan portaera aldaketa bat sortzea. Produktua “saldu” nahi diogun horrek ez du produktua atsegin.
Antolamendu eta plangintza arazoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-ezagupenen desegokitasuna. diru asko eta denbora asko inbertitu arren, beste gauza askoren artean, pertsonak ez baldin badu ezagutzarik ez da gai izango marketin soziala aurrera eramateko. -boluntarioen errotazioaren arazoa. boluntarioak erakundetik irteten direnean, beraiek lortutako esperientzia eta ezagupena ere atetik joaten dira. Hau horrela ez izateko, ezagupenaren kudeaketa egin beharko litzake. Horretarako, pertsonek irabazitako esperientzia edo ezagupenak soporte desberdinetan grabatzea.
Emaitzak ebaluatzeko zailtasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kudeaketan kontrola egiteak izugarrizko garrantzia du (plana burutu,exekutatu, kontrolatu). Kontrolik ez badago, ez dakigu helburuak lortu diren edo ez. Helburuak zehaztea zailagoa da aldagai abstraktuekin egiten delako lan. Adibidez, helburu bat izan daiteke solidaritatea, erantzukizuna edo tolerantzia. Hauek neurtzea oso zaila da. Marketin sozialeko agenteak ikusi beharko du arazo hau nola gainditu daitekeen. Aukera posible bat ikerketak egitea da, baina garestia da.
Marketin nahasketa formulatzeko dauden zailtasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marketin sozialean produktua, prezioa, banaketa eta komunikazioa definitzea.
Nola egin marketin soziala?
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marketin sozialeko kanpainak xede publiko desberdinei zuzendu daitezke. Kanpainaren faseak hiru dira, aida (arreta, interesa, desioa eta atentzioa) metodoa jarraituz:
Arreta eta interesa sortzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xede publikoaren arreta lortu behar da, horretarako oso baliagarria da komunikazio kreatiboa. Sormena oso garrantzitsua baita jendeak arreta lor dezan. Interesa sinesgarritasunarekin lotuta dago. Zenbat eta sinesgarriagoa izan mezua interes handiagoa piztuko du. Sinesgarritasuna erakundearen marka irudiarekin lotuta dago. Izan ere galdera hau egiten dugu: ideia hori nork saltzen dit? Erakundeari buruz asoziazio mentalak egiten ditugu, honek baldintzatuko du ideia/mezu horrekiko sinesgarritasuna. Hau oso garrantzitsua denez, maila korporatiboan erabakiak hartzeak garrantzia du. Ideia bat errazago posizionatuko dugu marka jada gure buruan dagoenean, erlazionatzea lortuko dugulako
Jokabidean eragitea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Marketin nahasketa erabiliko da jokabidea aldatzeko tresna gisa (produktua, prezioa, banaketa eta komunikazioa). Zer da lortu behar dena? Interesa desio bihurtu eta era berean desio ekintza bihurtzea.
Harremana sendotzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokabidea aldatzea lortu dugunean, loturak estutu behar dira kolaborazio maila handitzeko. Harremanak epe luzera luzatu behar dira. Loturek ez diote zertan ordena horri jarraitu.
- Lotura finantzarioa: lotura errazena da. Dirua ematea, zerbait materiala, donazioak egitea. Nahiko ahula da, pertsonak erakundearekin ez duelako erlazio handirik, hausteko aukera dago. Ahalik eta azkarren lotura soziala lortzen saiatu behar da.
- Lotura soziala: lotura sendoxeagoa da. Bazkide moduan izatea: ideiak eman ditzake, bileretara joateko ahalmena izango du partaide moduan...
- Lotura estrukturala: lotura finkoa da, gorenekoa. Boluntario izatea, hain zuzen ere. Partehartze handiagoa dago, boluntarioak bere denboraren zati handi bat eskaintzen duelako, esate baterako.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Andreasen, Alan: Marketing Social Change
- Kotler, Philip eta Roberto, Eduardo: Mercadotecnia Social