Ahots-Argiak Abesbatza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ahots-Argiak Abesbatza

Datuak
JatorriaGasteiz
Urteak1997
Webguneahttp://www.ahotsargiak.com

Ahots-Argiak Abesbatza 1997an sortu zen Gasteizko abesbatza bat da. Elkarte amateur bat da, adin ezberdineko hogeita hamar ahots mistoz osatutakoa. 2012tik “Un concierto, una causa” ekitaldi solidarioa antolatzen du, Araban dauden pertsona gaixoei ahotsa emanez.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahots koroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika koral talde hau 1997an sortu zen "Ahots Abesbatza" izenarekin, abesteko gogo handiz zebiltzan musika ikasle batzuen fruitu izanik eta Mamen Daubagna Arregui irakasle zelarik.[1]

Ahots-Argiak Abesbatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an etapa berri bat hasi zuen Arabako Abesbatzen Elkartean sartzearekin batera eta helburu finkoarekin; inguru zabalagoan ezagutaraztea. Momentu horretatik, sortutako korala "Ahots-Argiak Abesbatza" izatera pasa zen.[1]

Vital-Kutxabank Fundazioaren "Vitala Araban zehar" Programan, bere urteroko parte hartzea azpimarratzekoa da[2]; baita Vitoria-Gasteizko Santa Maria Katedrala Fundazioaren "Kontzertuan eta irekita"-n ere.[3] Bere ibilbidean zehar hainbat kontzertu eskeini ditu estatuan barna. Parte hartu duen lehiaketa batzuk hauek dira: Antigua Abesbatza Lehiaketa 2011; Bergamoko Federica's Week (Italia) 2012;[4] Malgrat de Mar-ko Abesbatzen Jaialdi Internazionala 2013; XVII Festival Masas Corales "Jose María Díaz Bardales de Gijón" 2013; XXIII Certamen Nacional de Villancicos de Santo Domingo de la Calzada 2013; Caceresen Abesbatza Topaketa;[5] II Abesbatza Topaketa 'Ciudad de Barbastro' 2015;[6] I Ciclo de Música Coral de Santillana del Mar;[7][8] II Abesbatza Topaketa "Kanta Getxo Kanta" 2016.[9]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikitatik, Mamen Daubagna Arreguik, musikarekiko pasioa sentitu zuen. Zazpi urterekin soilik orkesta bat zuzendu zuen eta "musikaria" izateko bere desioa adierazi zuen. Txikitako amets hau 19 urterekin errealitate bihurtu zen, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan sartu eta Pianoko Goi Mailako gradua lortu zuelarik. Horduz geroztik, kontzertuak eskeini ditu, aldi berean irakaskuntzan arituz, lan munduan horretara dedikatuz. Daubagnak musika koraleko partitura klasiko eta garaikideko zuzenketak ere egiten ditu.[10]

Un concierto una causa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012tik, Ahots-Argia Abesbatzak urtero Un concierto, Una causa antolatzen du, bere helburu nagusia Arabako pertsona gaixoen Elkarteei babesa eta ahotsa ematea izanik musikaren bitartez.[11][12][13][14][15]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lehenego saria San Prudentzio Kofradiako abesbatzen Lehenengo lehiaketan, "Ángel de la Paz", 2017ko apirila.[16][17]
  • Hirugarren saria Malgrat de Mar-ko Abesbatzen Jaialdi Internazionalean 2013.[18]
  • Saria Buber Sariak 2013-an web/proiektu solidario onenari.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) La historia | Coral AHOTS-ARGIAK de Vitoria-Gasteiz. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  2. (Gaztelaniaz) Vital por Álava lleva la música a siete localidades. Diario de Noticias de Alava. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Archivo de Categoría de "abierto por concierto" | Coral AHOTS-ARGIAK de Vitoria-Gasteiz. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  4. (Italieraz) Associazione Federica Albergoni – Eventi 2012. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  5. (Gaztelaniaz) Extremadura, El Periódico. «Música coral en un encuentro en la Preciosa Sangre» El Periódico Extremadura (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  6. 20Minutos. «Tres formaciones participan en el II Encuentro Coral 'Ciudad de Barbastro' - 20minutos.es» 20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  7. (Gaztelaniaz) «Cinco agrupaciones de Cantabria y Álava participarán en el I Ciclo de Música Coral de Santillana del Mar» HoyTorrelavega (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  8. (Gaztelaniaz) «Coros de Vitoria, Torrelavega, Santander y Guarnizo actuarán en Santillana» www.eldiariomontanes.es (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  9. (Gaztelaniaz) «II Encuentro Coral: Kanta Getxo Kanta - Descubre Getxo» Descubre Getxo (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).[Betiko hautsitako esteka]
  10. (Gaztelaniaz) La directora | Coral AHOTS-ARGIAK de Vitoria-Gasteiz. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  11. Jonathan Acuña Iglesias. (2012-10-02). Entrevista en RNE (02/10/12) - I. Edición "Un concierto, Una causa". (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  12. (Gaztelaniaz) Un concierto Una causa (2014-10-04). (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  13. (Gaztelaniaz) «Vuelve el ciclo solidario "Un concierto, una Causa"» Gasteiz Hoy 2015-10-21 (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  14. (Gaztelaniaz) Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz - Concierto de la coral Ahots Argiak: 'Un concierto, Una causa'. Convento de San Antonio. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  15. (Gaztelaniaz) «Ahots Argiak celebra conciertos en apoyo a asociaciones contra el parkinson y la anorexia» Gasteiz Hoy 2016-10-24 (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  16. (Gaztelaniaz) Protagonistas de excepción de la fiesta. Diario de Noticias de Alava. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).[Betiko hautsitako esteka]
  17. (Gaztelaniaz) EiTB. Coral Ahots -Argiak, ganadores del I Certamen de Coros San Prudencio. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  18. (Gaztelaniaz) La Coral Ahots-Argiak vuelve del FIC13 de Malgrat de Mar (Barcelona) con un tercer premio. (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).
  19. (Gaztelaniaz) Press, Europa. (2013-12-13). «El blog de Caja Laboral bancaparaempresas.com y la red social Spotbros, premios Buber Sariak 2013» europapress.es (Noiz kontsultatua: 2017-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]