Abesbatza

Abesbatza, korua, orfeoi edo korala ahotsaz soilik baliaturik kantatzen duen gizataldeari deritzo, sarritan zuzendari batek gidatuta abesten duena. Abesbatza, koru, korua eta korala hitzak funtsean sinonimoak da, baita orfeoia ere, nahiz eta askotan desberdintasunak aipatzen diren, bai taldearen osaketan, bai bere funtzioan. Talde koral ohikoena lau ahots mistok osatzen dute: sopranoak, kontraltoak, tenoreak eta baxuak.
Osaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abesbatza ahots mota ezberdinez osatuta egoten da, sokatan elkartuta. Soka bakoitzak hainbat ahots biltzen ditu bakoitzaren erregistro edo tesituraren arabera (interpretatzeko gai den nota-tartea).

- Sopranoa: emakumeen edo haurren ahotsik akutuena da. Bere erregistroa do4 eta la5 artekoa da. Melodia nagusia eraman ohi duen ahotsa da.
- Mezzosopranoa: bereizketa hau ez da ohikoa abesbatza mistoetan, bakarrik emakumezko koruetan erabili ohi da). Emakumeen edo gizonen ahotzen arteko batezbesteko ahotsa da. Bere erregistroa soprano eta kontraltoen erregistroaren artean kokatzen da.
- Kontraltoa: emakumezko ahots grabeena da, aurkitzen oso zaila, normalean soka honetan erregistro zabal eta ahots koloreztatua duten mezzosoprano edo sopranoek abesten dute. Ahots-prestakuntza handiagoa izan behar da naturala ez den tesitura bati ekiteko, koru bateko altu-kantua konplexutasun handikoa da eta erregistroa ahots askoz zabalagoetarako da, oso zaila da goi-soka ona izatea, urriak baitira. Eta soprano oso zabalen ahotsek bakarrik ekin diezaiokete ozen kantatzeari, Bere erregistroa fa3 edo are baxuagoa eta re5 artean dago.
- Kontratenorea: gizon-ahotsik altuena da; mezzosopranoaren antzeko erregistroetara iristen da (re5 edo la5).
- Tenorra: gizon-ahots altua da, altuena kontratenorrik ez dagoenean; si2 eta sol4 artean ibili ohi da.
- Baritonoa: baxuaren eta tenorraren arteko ahots maskulinoa da, koruan baxuen sokan kokatu ohi dena. Bere erregistroa sol2 eta mi4 artean dago.
- Baxua: gizon-ahots grabea da; mi2 eta do4 artean dago erregistratuta.
Abesbatzetan lau sokaz osatu ohi dira: sopranoak, kontraltoak, tenorrak eta baxuak. Xehetasun handirik sartu gabe, esan genezake soka bakoitzak aldi berean melodia ezberdin bat interpretatzen duela, eta akorde ezberdinen eraketari esker lortzen direla egileak nahi dituen efektuak.
Abesbatzako ahots-kideen arteko proportzioa ahotsen potentziaren eta harmoniko kopuruaren araberakoa da. Baxuak dira indartsuenak eta harmonikoenak, beraz, proportzionalki talde murritzena izango da. Proportzio ona, gutxi gorabehera, hau izan daiteke: sopranoena %32-35ekoa izango litzateke, kontraltoena %25-28koa, tenor eta baxuena %18-22koa, beti ere tenorrak baxuak baino gehiago izanik.
Abesbatzako zuzendariaren rola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendaria abesbatzako korda edo ahots desberdinak prestatu eta koordinatzeko arduratzen den musikaria da, beti ere musika-lan bat interpretatzeko asmoarekin. [1]
Musikari-interprete “isila” da, obra baten interpretazioa beste pertsona batzuen bitartez egiten duelako. Abesbatza-zuzendaria normalean plataforma altxatu batean egon ohi da eta, oro har, eskuekin zuzentzen du adierazkortasun handiagoa lortzeko, batez ere talde txiki batekin lan egiten denean. Komunikazioa ez-ahozkoa izaten da emanaldietan zehar baina entseguetan, zuzendariak ahozko argibideak ematen dizkio taldeari.[2]
Zuzendariak gidari gisa jarduten du: izer kantatu aukeratu eta partiturak aztertzen ditu (batzuetan moldaketak eginez), interpretazioa landu abeslariei bere ikuspegia transmititzeko asmoz. Baliteke abesbatza-zuzendariak antolakuntzan ere ibili behar izatea: entseguak programatu, kontzertu-denboraldia planifikatu, hainbat entzunaldi eta entsegu entzun edota bere taldea hedabideetan sustatu.
Abesbatza motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kantarien adinaren eta generoaren arabera, honelako abesbatza motak egiten dira:
- Haur-abesbatza edo ahots zurien abesbatza
- Emakume-abesbatza
- Gizon-abesbatza
- Abesbatza mistoa (gizonak eta emakumeak batera)
Abesbatza batek instrumentuz lagunduta edo gabe abestu dezake. Laguntzarik gabe egiten dutenean, a cappella abesten dutela esaten da. Akonpainamendua instrumentu bakar bat izan daiteke (askotan pianoa), talde instrumental txiki bat, edo baita orkestra sinfoniko bat ere.
Euskal Herriko abesbatzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ahots-Argiak Abesbatza.
- Aita Donostia abesbatza.
- Alaitz Abesbatza.
- Andra Mari Abesbatza.
- Aretxabaleta abesbatza.
- Bilboko Koral Elkartea.
- Danok-Bat zortzikotea
- Donostiako Kantu Jira
- Donostiako Orfeoia.
- Easo Abesbatza.
- Eresoinka.
- Eskifaia Abesbatza.
- Eskutxiko Ahotsak Abesbatza
- Euskeria Abesbatza
- Garaizarko Mahatsorriak.
- Iruñeko Ganbara Abesbatza.
- Kup Taldea.
- La Kora
- Lagun Onak (Buenos Aires).
- Landarbaso abesbatza.
- Lartaun abesbatza.
- Leioa kantika korala[3].
- Loinatz Abesbatza.
- Nora Korala.
- Orfeon Pamplones.
- Ozenki abesbatza.
- Samaniego abesbatza
- San Anton Abesbatza
- Sestaoko Orfeoia
- The Upper Room (musika taldea)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «¿Cuál es la función del director de coro?» JuanLu Music 2023-02-03 (kontsulta data: 2024-02-15).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ramirez, Angel Marino. (2023-01-20). «El trabajo del director de coros» Festival D'Canto (kontsulta data: 2024-02-15).
- ↑ «Leioa Kantika Korala - Leioa Kantika Korala» conservatorioleioa.com (kontsulta data: 2020-12-27).