.NET

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

.NET plataforma anitzeko eta lengoaia anitzeko Microsoft-en software garapen esparrua da, Internet proiektuaren ardatza dela.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geroz eta handiago bilakatzen ari diren web zerbitzuen negozioei erantzuna emateko Sun Microsystems-en Java plataformari lehia egiteko Microsoft-en proiektutzat har daiteke ere.

.NET plataforma Internet-eko azpiegitura osoa onartzen du, baita HTTP, XML eta SOAP ere. Web zerbitzuen inguruan aplikazioak sortzen ahalbidetzen du ere. Plataforma honekin batera Microsoft-en produktuetan informazioa gordetzeko XML formatua ezartzen da.

Plataforma anitza izateak zera esan nahi du: .NET plataforman eginiko aplikazioa bat, arkitektura desberdinetan egikari daiteke berriz konpilatu gabe baldin eta .NET framework lan eremua instalatu badu.

Kontuan izateko beste ezaugarri bat zera da: programazio-lengoaia desberdinekin programatutako kode atalak proiektu berean sartu daitezke aplikazio bat garatzeko, baldin eta kode atal hauek .NET-en eskakizunekin bateragarriak diren. Honela aplikazio bat Visual Basic.NET-en eta C#-en kodearekin osatuta egon daiteke.

Epe luzera Windows API-ak ordeztu nahi ditu .NET plataformarekin. Gainera sistema eragiletik bulego aplikaziotarainoko produktuak .NET plataforma oinarri izatea nahi du Microsoft-ek.

.NET lan esparrurako [[Microsoft Visual C#[[, [[Visual Basic.NET[[, Turbo Delphi for .NET, Visual C++, Microsoft Visual J#, Perl, Python, Fortran, ASP.NET , Cobol.NET, APL, Pascal, Eiffel, Haskell, ML, Oberon, Scheme eta SmallTalk programazio-lengoaiak ditugu.

.NET Plataformaren teknologiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

.NET framework-en gainean aplikazioak exekutatzeko goi-mailako garapen esparrua eskaintzen du Visual Studio .NET-ek
Banatutako zerbitzu programagarriak dira. Internetetik edo enpresako sare lokaleko zerbitzari batetik ere deitua izan daiteke. .NET Building Blocks zerbitzuak SOAP protokoloa onartzen duen edozein plataformatatik atzi daitezke.
.NET plataformaren oinarria eta lan esparrua da. .NET-eko programazio-lengoaiak, lan-tresnak eta banatuko exekuzioko esparruan aplikazioak garatzea errazten duten zerbitzuak osatzen dute.

.NET Framework-en osagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]