1. FC Lokomotive Leipzig

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
FC Carl Zeiss Jena
Ezizena(k) Loksche
Sorrera 1896
Futbol zelaia Bruno-Plache-Stadion
(edukiera: 15.600 (44.345 izan zituen) lagun)
Presidentea Alemania Steffen Kubald
Entrenatzailea Alemania Heiko Scholz
Liga 4. maila
2012-13 10.a
Webgunea http://www.lok-leipzig.com/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

1. FC Lokomotive Leipzig (izen osoa 1. Fußballclub Lokomotive Leipzig e.V.) Alemaniako futbol talde bat da, Leipzig hirikoa. Gaur egun laugarren mailan ari bada ere, Ekialdeko Alemaniako 5 Kopa irabazi zituen eta Europako Errekopako finala jokatu zuen. Alemanian jokaturiko lehenengo Liga txapelketaren irabazlea izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VfB Leipzig[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1845ean sorturiko Allgemeine Turnverein 1845 Leipzig kirol taldeak futbolarentzako zuen atala 1896an banatu egin zen eta 1898an Sport Club Sportbrüder Leipzig izena hartu zuen. 1903an VfB Leipzig zela Alemaniako lehenengo futbol txapelketa irabazi zuen. Hurrengo urteetan ere talde indartsua izan zen eta 1906 eta 1913an beste bi txapelketa lortu zituen.

Bigarren Mundu Gerraren aurretik Alemaniako Kopa irabazi zuen 1936an.

Lokomotive Leipzig[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra ondorengo urteetan eskas ibili zen. Ekialdeko Alemaniako futbol txapelketetan Kopan nabarmendu zen, 5 aldiz irabazi baitzuen. Rankingeko hirugarren taldea izan zen. Liga ordea ez zuen inoiz irabazterik lortu, hiru aldiz bigarren egin bazuen ere.

Alemania biak batu zirenean bigarren mailan sartu zuten Lokomotive. 1993an lehen mailara igotzea lortu zuen baina urtebete egin zuen bertan. Gaur egun laugarren mailan ari da.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian: 14[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]