Fußball-BundesligaAlemaniako taldekako futbol txapelketa nagusia da, 1963an sortutakoa. Izen bera dauka Austriako txapelketak, bai eta bi herrialdeetako edozein kirol txapelketa gorenak ere.
Bundesliga 1963an sortu bazen ere, Alemanian XX mende hasieratik jokatu izan ziren txapelketak, garaiaren arabera izena, sistema eta taldeak desberdinak baziren ere. FC Bayern München da garaipen gehien lortu dituena, diferentzia handiz gainera.
1963an sortu zen Alemaniako Bundesliga. Aldi berean Ekialdeko Alemanian DDR-Oberliga jokatzen ari zen. 1991-92 denboraldian, Alemaniaren bateratzearekin batera, ekialdeko taldeak Alemaniako futbol txapelketan sartu ziren. Lehenengo mailan Dynamo Dresden eta F.C. Hansa Rostock sartu ziren.
Diferentziarik txikiena: Hainbat alditan lehenengo biek berdindu egin dute puntutan, 1977-78, 1982-83, 1983-84, 1985-86, 1991-92, 1999-2000 eta 2022-23 denboraldietan.
Partida gehien irabazi: 29 garaipen lortu ditu FC Bayern Münchenek 2012-13 eta 2013-14 denboraldietan.
Partida gutxien galdu: Partida bakarra galdu zuen FC Bayern Münchenek 1986–87 eta 2012-13 denboraldietan.
Gol gehien sartu: 101 gol sartu zituen FC Bayern Münchenek 1971-72 denboraldian.
Goleatzaile nagusia:
Gol gehien denboraldi batean: 41 gol sartu zituen Robert Lewandowskik 2020-21 denboraldian.