127 Hours

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
127 Hours
127Hours logo.png
Datuak
Jatorrizko izenburua 127 Hours
Izenburua euskaraz 127 Ordu
Urtea 2010
Estreinaldia 2010eko irailaren 10a
Generoa drama, kirola
Herrialdea  Erresuma Batua
Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak
Iraupena 93 minutu
Aurrekontua 18 milioi dolar
Banatzailea Fox Searchlight Pictures
Pathé International
Warner Bros. Pictures
Zuzendaria
Danny Boyle
Ekoizleak
Danny Boyle
Christian Colson
John Smithson
Gidoilariak
Danny Boyle
Simon Beaufoy
Aron Ralston kirolariaren Between a Rock and a Hard Place liburuan oinarritua
Aktoreak
James Franco
Amber Tamblyn
Kate Mara
Lizzy Caplan
Clémence Poésy
Musikagileak
A. R. Rahman
Argazkilariak
Anthony Dod Mantle
Enrique Chediak
Jatorrizko hizkuntza
ingelesa
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

127 Hours (euskaraz 127 Ordu) 2010eko Danny Boyle britainiar zinema zuzendariaren kirol drama filma bat da. Aron Ralston kirolariaren Between a Rock and a Hard Place ("Harkaitza eta Leku Latzaren Artean") liburuan oinarritua dago, liburua nahiz filma berak Aronek bizitako zorigaiztoko pasadizoa kontatzen du. Bertan, James Franco, Amber Tamblyn, Kate Mara, Lizzy Caplan eta Clémence Poésy aktoreek antzeztu zuten.

Filmak 6 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, baina bat bera ere ez zuen irabazi izan.

Argumentuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

2003ko apirilaren 25a. Aron Ralston (James Franco, lanbidez ingenieria den estatubatuar gaztearen zaletasuna mendizaletasuna eta eskalada dira, hortaz ostiral iluntzean laneti atera bezain pronto motxila egin, hiria laga eta gau osoan autoz gidatu ondoren Utahko arroiletara iritsiko da, bertan txirrinduz eta mendiaz gozatu asmoz. Txirrinduaz ibili eta bi neska gazteekin (Kate Mara eta Amber Tamblyn) nesketan egin ostean haiekin gauez inguruko festa batean elkartzeko hitzordua egin eta bere bideari berrekingo dio. Zoritxarrez, egun borobila dirudiena okertu egindo da: mendi txango horretan erorketa txar bat jasan eta leize batean harkaitz batek besoa harrapatuta hainbat egunez mugitu ezinik egonen da. Azkenean, jada jana eta ura amaitzear daudela, eta erabat etsiturik handik atera ahal izateko bere bizitzakoe rabaki latzena hartu beharko du...

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aron Ralston berak eta bere emazte eta semeak filmaren amaieran kameo edo agerpen laburra burutu zuten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 127 Hours Aldatu lotura Wikidatan