2010eko Flandriako Tourra

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

2010eko Flandriako Tourra txirrindularitza lasterketa klasiko honen 94. edizioa izan zen. 2010eko apirilak 4an ospatu zen Brujas eta Ninove artean, 261,9 kilometroko ibilbidearekin. Ibilbidean hamabost mendate igaro behar izan ziren. Proba UCI ProTour zirkuituaren barnean egon zen.

Garailea Fabian Cancellarra izan zen, Molembergeko Harresian eraso ondoren (helmugatik 44 kilometrora), soilik Tom Boonenek jarraitu ahal izan ziolarik, eta, ondoren bizikletan zutik jarri gabe erritmoa bizituz, hala azken harresian, Muur Kapelmuurren (helumgatik 15 kilometrora) txirrindulari belgiarra atzean utziz. 2 minutu baino gehiagora iritsi zen hirugarren sailkatua, Philippe Gilbert, podioa osatu zuena.

Talde partehartzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

198 txirrindularik parte hartu zuten (lasterketa profesionaletarako ezarrita dagoen 200eko mugatik gertu) 25 taldetan banatuta (2010eko Gante-Wevelgemeko berberak Acqua & Sapone izan ezik, honen ordez Team Europcar sartuz) 8 txirrindularikoak (Ag2r-La Mondiale eta Lampre ISD izan ezik, 7rekin irten zirenak), horietatik proba soilik 95ek amaitu zutelarik.

Flandriako Tour honetan parte hartu zuten 25 taldeen zerrenda martxoak 7an iragarri zuten antolatzaileek. UCI ProTour mailako 18 taldeek eta Profesional Kontinental mailako beste 7k wildcard bati esker (Team Europcar, BMC Racing Team, Cervélo Test Team, Landbouwkrediet, Skil-Shimano, Topsport Vlaanderen-Mercator eta Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team. Talde parte hartzaile guztiak honako hauek izan ziren:

Zenbakiak Kodea Taldea
1-8 QST  BEL Quick Step
11-18 ALM  FRA Ag2r La Mondiale
21-28 AST  KAZ Astana
31-38 GCE  ESP Caisse d'Epargne
41-48 EUS  ESP Euskaltel-Euskadi
51-58 FOT  ESP Footon-Servetto
61-68 FDJ  FRA Française des Jeux
71-78 LAM  ITA Lampre-Farnese Vini
81-88 LIQ  ITA Liquigas-Doimo
91-98 OLO  BEL Omega Pharma-Lotto
101-108 RAB  NLD Rabobank
111-118 SKY  GBR Team Sky
121-128 GRM  USA Garmin-Transitions
N. Codigo Equipo
131-138 THR  USA Team HTC-Columbia
141-148 KAT  RUS Team Katusha
151-158 MRM  GER Team Milram
161-168 RSH  USA Team RadioShack
171-178 SAX  DEN Team Saxo Bank
181-188 BTL  FRA Bbox Bouygues Telecom
191-198 BMC  USA BMC Racing Team
201-208 CTT  CHE Cervélo Test Team
211-218 LAN  BEL Landbouwkrediet
221-228 SKS  NLD Skil-Shimano
231-238 TSV  BEL Topsport Vlaanderen-Mercator
241-248 VAC  NLD Vacansoleil-DCM Pro Cycling Team

Cofidis taldeak bere atsekabea erakutsi zuen gonbidatua izan ez zelako. Lehen aldia izan zen talde honek Flandriako Tourrean parte hartzen ez zuela taldea 1997an sortua izan ondoren.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pelotoia Den Ast mendatetik igarotzen.

2010eko apirilak 4: Brujas-Ninove, 261,9 km:

2009 << 2010eko Flandriako Tourra >> 2011
Postua Txirrindularia Taldea Denbora
1.  Suitza Fabian Cancellara  Danimarka Saxo Bank 6h 25' 32"
2.  Belgika Tom Boonen  Belgika Quick Step + 1' 14"
3.  Belgika Philippe Gilbert  Belgika Omega Pharma-Lotto + 2' 10"
4.  Belgika Björn Leukemans  Herbehereak Vacansoleil + 2' 14"
5.  Ameriketako Estatu Batuak Tyler Farrar  Ameriketako Estatu Batuak Garmin-Transitions + 3' 00"
6.  Ameriketako Estatu Batuak George Hincapie  Ameriketako Estatu Batuak BMC Racing d.b.
7.  Erresuma Batua Roger Hammond  Suitza Cervélo d.b.
8.  Kazakhstan Maxim Iglinskiy  Kazakhstan Astana d.b.
9.  Alemania Danilo Hondo  Italia Lampre-Farnese Vini d.b.
10.  Frantzia William Bonnet  Frantzia Bbox Bouygues Telecom d.b.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2010eko Flandriako Tourra Aldatu lotura Wikidatan