Brujas
|
Brujas |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Izen ofiziala | Brugge | ||
| Estatua Eskualdea Probintzia |
Mendebaldeko Flandria |
||
| Koordenatuak | 51°13′00″N 03°14′00″E / 51.216667°N 3.233333°EKoordenatuak: 51°13′00″N 03°14′00″E / 51.216667°N 3.233333°E | ||
| Eremua | 138,4 km2 | ||
| Biztanleria | 116.741 bizt. (2010) | ||
| Dentsitatea | 843,5 bizt./km² | ||
| http://www.brugge.be | |||
Brujas edo Brugge[1] (nederlanderaz Brugge, frantsesez Bruges) Belgikako ipar-mendebaldeko hiria da, Flandrian kokatua, Belgika osoko hiri jendetsuenetan seigarrena. Mendebaldeko Flandria probintziako hiriburua da, eta Reye ibaiaren ertzean dago, Ipar itsasotik 13 km-ra. Apezpikutegia du.
Eduki-taula |
Banaketa administratiboa [aldatu]
Barrutiak [aldatu]
| # | Izena | Azalera (km²) |
Biztanleria (01/01/2008) |
|---|---|---|---|
| I |
Brugge (barrutia) - Erdigunea - Kristus-Koning - Sint-Jozef - Sint-Pieters |
1,01 |
37.164 19.822 4.480 5.349 7.513 |
| II | Koolkerke | 4,17 | 3.217 |
| III | Sint-Andries | 20,65 | 19.427 |
| IV | Sint-Michiels | 11,62 | 12.286 |
| V | Assebroek | 8,52 | 19.257 |
| VI | Sint-Kruis | 13,77 | 16.113 |
| VII | Dudzele | 21,92 | 2.578 |
| VIII |
Lissewege - Lissewege - Zeebrugge - Zwankendamme |
11,44 |
7.058 2.470 3.865 723 |
- Iturria: Brujasko udalaren webgunea
Historia [aldatu]
837. urtean Balduin Burdinbeso Flandriako lehen kondeak gaztelu bat eraiki zuen zubi baten ondoan (brugge), eta bertan bizi izan ziren Flandriako konde aberats ahaltsuak XIV. mendera arte. Hain oparoa zen hiria, non bertako merkatari batek ordaindu baitzuen Joan Lurgabea Flandriako azken kondeari ezarri zioten bahitura-sari izugarri handia (400.000 urre-koroa). Brujas garrantzi handiko portu bihurtu zen; bertatik merkaturatzen ziren Flandriako oihalak, Ingalaterrako artilea, Eskandinaviako zura, Errusiako anbara, Espainiako ardoa eta Veneziako zeta, besteak beste. XIII. mendean, Hansaren kontsul-hiria bihurtu zen. Artea ere nabarmen garatu zen Brujasen.
1301. urtean barne-gatazka eta gerrez baliatu zen Filipe Ederra bertan sartzeko. Filipe II.aren garaian (1363-1404) erlijio-gerrek hiriaren gainbeheraren hasiera ekarri zuten. XVI. mendean, Karlos V.a germaniar enperadorearen garaian, hiri indartsua zen Brujas, baina oihalgintzaren gainbehera hasia zen, eta Brujasko hiriak galdu egin zuen arian-arian aurreko mendeetan irabazitako guztia. Gante, Ypres eta, ondoren, Anberes izango ziren Iparraldeko merkataritzan nagusituko ziren portuak. XX. mendean, Brujas hiri gartsu eta bizia bihurtu zen berriz ere.
Bizkaiko Kontsuletxea [aldatu]
Hiri zaharreko Biskayers Plaatz izeneko plazak gogora ekartzen du euskal herritarrek XIV. mendearen hasieratik aurrera bertan izan zuten kontsuletxe edo merkatari-etxea. Bizkaiko Kontsuletxeak Hego Euskal Herriko merkatarien negozioak bideratu zituen Brujasen, XVI. mendearen bukaeran, Espainiaren inperialismoaren aurka altxatu ziren flandriar abertzaleen eraginez utzi egin behar izan zuten arte (1577-1578).
Bizkaitarrek XVII. mendean kontsuletxea berriz ezartzeko egin zituzten ahaleginek ez zuten inolako fruiturik eman. XV. mendean Gaztelako koroak bere kontsuletxea zabaldu zuen Brujasen, Bizkaikoarekin zer ikusirik izan gabe, eta elkarren artean tirabira handiak izan ziren ondoko urteetan.
Ekonomia [aldatu]
Brujas abeltzaintza- eta nekazaritza-eskualde baten erdian dago, mende-hasieran zabaldu zen ubideari esker (Brujas eta itsasoa lotzen dituena, hain zuzen) nolabaiteko industria izan duena. Oso turismo-gune garrantzitsua da.
Demografia [aldatu]

Ondasun nabarmenak [aldatu]
Hiri zahar ikusgarria da, ubide ugarik zeharkatua. Monumentu asko gordetzen du: XIII. mendeko kanpandorrea, XIII-XVI. mendeetako azoka, XIII. mendeko museoa, XII. mendeko basilika, XIV. mendeko udaletxea, XIII. mendeko Andre Mariaren eliza, X. mendeko katedrala, eta abar.
Argazkiak [aldatu]
Kirolak [aldatu]
Club Brugge KV futbol kluba da hiriko kirol-elkarte nagusia, eta Cercle Brugge KSV da haren lehiakide tradizionala.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindiak euskara baturako biak ditu onartuak, 157. arauan.
Kanpo-loturak [aldatu]
- (Nederlanderaz)(Frantsesez)Brujas/Bruggeko udal webgunea
| Europako kultura-hiriburuak | ||
|---|---|---|
|
1985 Atenas • 1986 Florentzia • 1987 Amsterdam • 1988 Mendebaldeko Berlin • 1989 Paris • 1990 Glasgow • 1991 Dublin • 1992 Madril • 1993 Anberes • 1994 Lisboa • 1995 Luxenburgo hiria • 1996 Kopenhage • 1997 Tesalonika • 1998 Stockholm • 1999 Weimar • 2000 Reykjavik • Bergen • Helsinki • Brusela • Praga • Krakovia • Santiago de Compostela • Avignon • Bolonia • 2001 Rotterdam • Porto • 2002 Brujas • Salamanca • 2003 Graz • 2004 Genova • Lille • 2005 Cork • 2006 Patras • 2007 Luxenburgo hiria eta Eskualde Handia • Sibiu • 2008 Liverpool • Stavanger • 2009 Linz • Vilnius • 2010 Essen • Istanbul • Pécs • 2011 Turku • Tallinn • 2012 Maribor • Guimarães • 2013 Košice • Marseilla • 2014 Umeå • Riga • 2015 Mons • Plzeň/Pilsen • 2016 Donostia • Wrocław |
||