2010eko Wimbledon txapelketako Mahut-Isner partida

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

2010eko Wimbledongo txapelketan, ekainaren 22a eta 24a artean, John Isner estatubatuar tenislariak eta Nicolas Mahut frantziar tenislariak elkarren artean tenisaren historiako partidarik luzeena jokatu zuten, bai denboraz (11 ordu eta 5 minutu)[1] zein jokatutako joko kopuruaz ere (183). Azkenik, Isner 6–4, 3–6, 6–7(7), 7–6(3), 70–68 markagailuaz nagusitu zen.

Bi jokalariek jokatutako partida honetan teniseko errekor ugari hautsi zituzten.

Partidaren xehetasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Partida All England Lawn Tennis and Croquet Club kirol-elkarteko 18. pistan jokatu zen. Bosgarren setak 8 ordu eta 11 minutu iraun ditu, garai guztietako luzeena izan delarik. Izatez, set hau ordura arte jokatutako partida luzeena baino luzeagoa izan da.

Partida 2010eko ekainaren 22an hasi zen. Lau set igaro ondoren argi falta zela eta, hurrengo eguna arte atzeratu beharra izan zen.[2] Behin Ekainaren 23an hasi eta gero, historia guztiko partidarik luzeena bilakatu zen. Egun horretan 14 linespeople delakoez osatutako bi talde eta 28 pilota-jasotzaileez osatutako lau talde partidan laguntzeko asmoz pistan atera eta sartuz jo eta ke ibili ziren.

Ekainaren 23ko 20:13etan partida bosgarren setean 59-59 markagailurekin zioan unean bigarrengo aldiz atzeratu zen. Partida hurrengo egunean berriz hasi zen, azkenean markagailua 70-68 gelditu zelarik.

Set 1 2 3 4 5
 Frantzia Nicolas Mahut (Q) 4 6 79 63 68
 USA John Isner (23) 6 3 67 77 70
Iraupena 32 min 29 min 49 min 64 min 491 min

Partidaren estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wimbledongo webgune ofizialetik[3]
Isner Estatistika Mahut
478 Puntuak guztira 502
92 Irabazitako jokoak 91
246 Irabaziak 244
62 Nahigabeko akatsak 60
112 Ace-ak 103

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2010eko Wimbledon txapelketako Mahut-Isner partida Aldatu lotura Wikidatan