3:10 to Yuma (2007ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:39, 2 abuztua 2016
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)


3:10 to Yuma (euskaraz 'Yumarako 3:10ekoa') 2007ko James Mangold estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako western filma da. Elmore Leonard idazlearen izenburu berdineko Three-Ten to Yuma istorio laburrean oinarritua, 1957ko izenburu berdineko 3:10 to Yuma filmaren berregokitzapena da. 1957koan Glenn Ford eta Van Heflin aktoreek antzeztu zuten eta 2007an Christian Balek eta Russell Croweek.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Mendebalde Urruna, 1884ko abuztuan. Dan Evans (Christian Bale) Arizonako arrantxero txiro eta zuzena da, ezkondua dago eta bi semeen aita ere bada. Sakabanatutako bere aziendaren bila atera denean, bera eta bere semeak Ben Wade (Russell Crowe) bidelapurrak burututako diligentzia baten erasoaren lekuko izango dira. Armarik gabe eta bestaldean dauden bere semeak zaurituak edo hilak suertatu ez daitezen, Dan ez da erasoa ekiditen saiatuko eta gainera bidelapurrek euren zaldiez jabetu daitezen lagako die. Behin erasoa amaituta, oinez eta ahal duen bezala azienda bildu eta etxera itzuliko da. Lehortea gogor jotzea ari da eta Dan Evans diru premian dago. Bere emaztearen (Gretchen Mol) aholkuei jaramon egin eta diru kreditu baten bila Bisbee hirira joango da. Bidean, Ben Wade bidelapurra ingurumarian dabilela ohartuko da.

Wadenek herrian atxilotu egingo dute. Halere, herritarrek Wadenen gizonak bertaratu eta euren buruzagia askatzeko ahaleginean mendekuz burutu ditzaketen liskar eta txikizioen beldurrez daudenez, Waden bidelapurra Contention City herrira eramatea erabakiko dute, horretarako presoak betiere zaintzapean Yumarako 3:10eko trena hartu beharko du.

Baina Waden zaintzeko lan eskerga ez du inork egin nahi, hortaz, lanbide arriskutsu horretarako boluntarioei 200 dolarreko diru-saria eskainiko zaie. Boluntario bakarrak lehortearen ondorioz estualdi ekonomikoan eta erabat etsiturik dabilen Dan Evans bera aurkeztuko da. Beste inor aurkezteko ausartzen ez dela ikusirik, herriko marshallak (Luce Rains) Evansi Yumarako 3:10eko trena iritsi arte Wade zaintzeko betebehar arriskutsuaren ardura emango dio.

Aktoreak

Kanpo loturak