Estatubatuar dolar
- Artikulu hau AEBetako monetari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Dolar (argipena).
| Estatubatuar dolar | |
| United States dollar (ingeles) | |
| Zentabo bateko txanpona | Dolar bateko billete |
| ISO Kodea: | USD |
| Estatua(k): | |
| Ikurra: | $ |
| Frakzioa: | 100 zentabo edo cent 10 dime |
| Txanponak: | 1¢, 5¢, 1 dime, ¼$, ½$, $1 |
| Billeteak: | $1, $2, $5, $10, $20, $50, $100 |
| Diru Aldaketa: 2011-9-26 |
$1 = 0,7416 € |
| Bankua: | Erreserba Federala |
Estatubatuar dolarra Ameriketako Estatu Batuetako txanpon ofiziala da. Nahiz eta txanpon hauen emisioa AEBetan bakarrik egin ondoko herrialde batzuek ere txanpon hau hartu dute ofizialtzat, Ekuador eta El Salvadorek.
Dolar izenaren jatorria [aldatu]
Estatu Batuetako dolarraren izena Espainiako Dolarretik dator, Espainiako Independentzia Gerraren garaian erabiltzen zen txanpona baitzen. Aldi berean, Espainiako dolarrak beste txanpon batean zuen jatorria, erdieuropako, Thaler izeneko zilarrezko txanpon batetik.
Dolarraren ikurra [aldatu]
Dolarraren ikurra ($) azaltzeko hainbat teoria izan dira. Teoria indartsuenak dio, ikur hori, Ps-ren (Pesos) laburdura mexikarraren ondorio dela. Diotenez, S hizkia P-aren gainean idazten hasi ziren $-a bihurtu arte. Ikur hau txanpon ofiziala izan baina lehenago ere erabiltzen zen.
Batzuetan ikur hori bi marra bertikalekin erabiltzen da ere, United States-en U-a eta S-a konbinatuz, baina badirudi ikur hau erabiltzen zela Estatu Batuak Britainia Handiaren kolonia besterik ez zirela ere.
Kanpo loturak [aldatu]
|
||||||||||
