490 Veritas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

490 Veritas, asteroide gerrikoan aurkitutako 490. asteroidearen izena da. 1902ko irailak 3an aurkitu zuen Max Wolf astronomo alemaniarrak Heidelbergeko behatokitik. Bere behin-behineko izendapen zientifikoa, 1902 JP zen. C motako asteroide bat da, ziuraski karbonoz osatua dagoena.

Asteroide handi bat da, beharbada azken 100 milioi urtetako asteroide talka masiborik handienetako batean parte hartu duena. Veritas eta 92 Undina, Veritas familiako asteroiderik handienak dira. Boulderreko Southwest Research Instituteko David Nesbornek, gorputz hauen orbitak trazatu zituen denboran, eta 150 kilometro baino gehiagoko diametroa zuen asteroide batek, asteroide txikiago batekin talka egin zuenean eratu zirela kalkulatu du, duela 8 milioi urte inguru. Veritas eta Undina, talka horretatik sortutako zatirik handienak izango lirateke.


Aurrekoa
489 Comacina
Asteroidea
1902ko irailak 3an aurkitua
Ondorengoa
491 Carina