524 Fidelio
Wikipedia(e)tik
524 Fidelio, asteroide gerrikoan aurkitutako 524. asteroidearen izena da. 1904ko martxoak 14an aurkitu zuen Max Wolf astronomo alemaniarrak Heidelbergeko behatokitik. Asteroide honen behin-behineko izendapen zientifikoa, 1904 NH zen.
Asteroide honek, bere izena, Ludwig van Beethoven konposatzaile alemaniarrak idatzitako opera bakarra den Fidelio operagatik jasotzen du, non Leonora izeneko protagonistak, gizonez mozorrotzean, Fidelio izena hartzen duen. Konposatzaileak berak ere, Beethovenek, badu bere izendun asteroide bat, 1815 Beethoven.
| Aurrekoa 523 Ada |
Asteroidea 1904ko martxoak 14an aurkitua |
Ondorengoa 525 Adelaide |