Autodeterminazioaren Biltzarrak

Wikipedia, Entziklopedia askea
ABK» orritik birbideratua)

Autodeterminazioaren Biltzarrak (ABK) autodeterminazioaren aldeko taldea izan zen, 1996. urteko otsailean sortua. Autodeterminazioaren Biltzarrak koordinakundea Abertzaleok, Amaiur eta Euskaria taldeen eraginez eratu zen. Herri Mugimendu honen xedea autodeterminazioa gauzatzearekin bat datozen pentsaera guztiak biltzea da, eta bere helburua Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea gauzatzea da. Gizarte higikunde honek higikunde abertzalearen baitan kokatzen du bere burua, eta eraikuntza nazionalerako eta askapen nazional eta soziala eskuratzeko gizarte higikundeen estrategia aukeratu du. Euskal Herriaren burujabetza ukatzen duten eta herria zatitzen duten Estatuekin dagoen gatazkari konponbidea ematen laguntzeko ere kaleratu ziren. Bereziki gizarte zibilaren mobilizazioa lantzeko sortua da, eta hainbat kanpaina jarri ditu abian azken urteotan, desobedientzia zibilean oinarritutakoak gehienbat. Besteak beste, autoetan EH eranskina eramatea, euskal dirua, zigiluak buruz behera jartzea, eragozpen fiskala, euskal futbol selekzioaren aldeko aldarria, Euskal Nortasun Agiria eta beste hainbat kanpaina bultzatu dituzte. 2000. urteko urrian, Zumalabe Fundazioko eta Bai Euskal Herriari ekimeneko hainbat kiderekin batera, ABKko kideak ere atxilotu zituzten Baltasar Garzón epaileak eragindako Itzali operazioaren barruan, ETAren egitura zibil eta politikoarekin zerikusia izatea leporatuz. Atxilotu gehienak berehala utzi zituzten aske fidantzapean, eta atxiloketa horiek kritika zabala eragin zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]