Euskal Herriko futbol selekzioa
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Sorrera | 1930 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Entrenatzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||
| Izaera | Ez ofiziala / Aldarrikapen fasean | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| Lehen nazioarteko partida |
Bartzelona, 1930eko ekainaren 8a |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Emaitzarik onena | Kopenhage, 1937ko abuztuaren 29a |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Emaitzarik okerrena | Gasteiz, 1980eko abuztuaren 3a |
||||||||||||||||||||||||||||||||
| Golegile hoberena | Aritz Aduriz (8) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||||||||||||||||||
| EFF, Esait | |||||||||||||||||||||||||||||||||
Euskal Herriko futbol selekzioa 1930ean sortu zen, Euskal Herriaren naziotasuna aldarrikatu eta txapelketa ofizialetan Euskal Herria ordezkatzeko talde bat izateko asmoz. Honez gain, 1995az geroztik bada selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzen duen talde bat ere, Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea (ESAIT).
2006ko abenduan, Javier Clemente euskal herritar entrenatzaileak gidatutako Serbiako selekzioaren aurka jokatu zuen. Euskal Herritik kanpoko azken partida, Venezuelako selekzioaren aurka jokatu zuen, San Cristobal zelaian (2007ko ekainean), 4-3 irabaziz.
Eduki-taula |
Izendapena [aldatu]
Sorreran, 1930ean, Baskoniako selekzioa izena hartu zuen; eta, 1936tik aurrera, Euzkadiko selekzioa. 1970eko hamarkadatik aurrera, Euskadiko selekzioa izena gailendu zen. 2007an, selekzioak Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen, izen ofiziala Euskal Herriko futbol selekzioa izanik. Hurrengo urtean berriro Euskadi izenera itzultzea erabaki zuen Euskadiko Futbol Federazioak, eta kirolariek izen horrekin jokatzeari uko egiteak lehen aldiz partida bertan behera geratzea ekarri zuen. Kalapitak jarraitu zuenez, 2008 eta 2009 urteetan ez zen partidarik jokatu. 2010ean, aitzitik, Federazioaren eta jokalarien arteko elkarrizketen ostean, eta ofizialtasunerako bidean adostasunik erdietsi ez bazuten ere, taldeak Euskal selekzioa izendapenarekin Venezuelaren aurka jokatu zuen, 3-1 irabaziz.
Historia [aldatu]
Aurrekariak (1915) [aldatu]
XX. mendeko hasieran, hegoaldeko euskal futbolariak Espainiako eskualde arteko partidak jokatu zituzten. Horrela, 1915ean euskaldunek eta kantabriarrek Selección Norte (euskaraz: Ipar Selekzioa) taldea osatu zuten. Bere lehendabiziko partidatan Madrilgo "Selección Centro" 1-0 eta Kataluniako taldeak irabazi zituen, Eskualdeetako Kopa lortuz.
1916ko maiatzean, Selección Nortek Bartzelonan eta Bilbon 1-3 eta 5-0 berriro menderatu zuen Kataluniako selekzioa.
Kantabriarrak alde batera utzita, 1930ean eta 1931an, Baskonia izeneko taldea sortu zen. Talde hark partida bi jokatu eta irabazi zituen, Kataluniako futbol selekzioaren aurka: 0-1 Montjuïcen eta 3-2 San Mamesen.
Selekzioa Gerra Zibilean (1937-1939) [aldatu]
1937an, Gerra Zibilaren garaian, Jose Antonio Agirre lehendakariak, Athleticeko futbolari ohia, Euzkadi izeneko selekzioa sortu zuen atzerrian gudarako fondoak biltzeko. Taldea Luis Regueiro, Pedro Regueiro, Isidro Langara, Serafin Ahedo, Jose Iraragorri, Jose Mugerza, M. Alegria, Angel Zubieta, Pedro Vallana, Leonardo Zilaurren, Rafael Eguskiza, Gregorio Blasco, J. de Rezola, Ignacio Agirrezabala, Tomas Agirre, Emilio Alonso, Pablo Barcos, Pedro Areso, Jose Manuel Urkiola, P. Bolfo, Enrique Zarruaga eta Ander Lejendika futbolariek; Pedro Vallana entrenatzaileak; Perico Biritxinaga masajistak eta Ricardo Irezabal Eusko Jaurlaritzaren delegatuak osatu zuten.[1]Lehendabiziko partida Parisko Parc des Princes estadioan jokatu zuen, Parisko Racing Frantziako txapelduna 0-3 irabaziz. Ondoren, gauza bera egin zuen Marseillako Olympiqueren aurka, 1-5.
Lehendabiziko porrota 3-2 Txekiaren aurka jaso zuen.
1937 eta 1938 artean Moskuko Lokomotiv bi bider (1-5 eta 0-5), Marseillako Olympique bi bider (2-5 eta 3-1), Txekoslovakia (2-1), Silesiako selekzioa (4-5), Moskuko Dinamo bi bider (0-1 eta 4-7), Leningradoko Dinamo (2-2), Kieveko Dinamo (1-3), Tbilisko Dinamo (0-2), Georgia (1-3), Moskuko Spartak (6-2) Minskeko Dinamo (1-6), Norvegia (1-3), Norvegiako langileen selekzioa (2-3) eta Danimarka (1-11) taldeen aurka jokatu zituen.
Bilbo galdu eta gero, taldeak Ozeano Atlantikoa zeharkatu zuen Mexikon (17 partidatik 13 irabaziz) eta Kuban (ia partida guztiak irabaziz, berdinketa bat izan ezik) jokatzeko.
Gero Club Deportivo Euzkadi izenaz 1938-39 Barruti Federalaren amateur txapelketa jokatu zuen, orduko Mexikoko bi txapelketa nagusienetako bat Real Club España eta Asturias F.C. bezalako kluben aurka. Euskadiko Futbol Federakundearen webguneak txapelduna zela esaten du, 13 partida irabaziz, berdinketa bat eta hiru galduz,[2] baina Mexikoko Futbol Federakundearen webguneak Asturias txapelduna zela esaten du[3]. Gerra Zibila bukatu eta gero, taldea desesgin zen, jokalari banak 10.000 peseta irabaziz. Zenbait futbolari Amerikan geratu ziren eta besteak Euskal Herrira itzuli ziren.
Berpizkundea (1979-egun) [aldatu]
1979ko abuztuaren 16a arte, artean frankismoa indarrean zela eta, Euskal Herriko selekzioak ez zuen beste partidarik jokatu. Egun hartan, San Mamesen Euzkadik berriro jokatu zuen, Irlandari (4-1) irabaziz. Espainiako Gobernuak Gernikako Arbola erabiltzea debekatu zuen[4]. Gero, Atotxan Bulgariari 4-0 irabazi zion eta 1980n Mendizorrotzan Hungariaren aurka 1-5 galdu zuen.
Gero, ia urtero jokatu du lagunarteko partida, gehienetan Gabonetan, ia ohitura sortuz: Tottenham Hotspur (4-0), Errumania (2-2), Bolivia (3-1), Errusia (1-0), Paraguai (1-1), Estonia (3-0), Jugoslavia (3-0), Uruguai bitan (5-1 eta 2-1), Nigeria (5-1)[5], Maroko (3-2), Ghana (3-2), Mazedonia (1-1), Bulgaria (2-0), Kamerun (0-1)[6], Gales (0-1),[7], Serbia (4-0)[8][9] edo Katalunia (1-1) taldeen aurka.
Etxean askotan jokatu badu ere, kanpoan jokatzeko parada ere izan du Euskal Herriko selekzioak. 1938ko ekainaren 20an Habanan Kubaren aurka jokatu eta gero, berriro 2006ko urriaren 8an Camp Nou futbol zelaian bina berdindu zuen Kataluniaren aurka[10][11]. 2007an, Euskal Herriko selekzioak Amerikara ere bidaiatu zuen hantxe jokatzera, izan ere, San Cristobalen Venezuela irabazi zuen.
Eztabaida [aldatu]
Izena [aldatu]
Historian zehar, Euskal Herriko selekzioak izen asko erabili ditu jokatzeko. Lehendabiziko Selección Norte benetan ere Euskal Herrikoa zenetz alde batera utzita, Baskonia, Euzkadi, Euskadi eta Euskal Herria izenak erabili ditu bere partidetan.
Azken aldaketak eztabaida sortu zuen: 2007ko abenduaren 29an zenbait futbolariek eta ESAITek bultzatuta Euskadi deitzeari utzi zion eta Euskal Herria izena hartu zuen. Honek ez zen EAJren gustukoa, Juan Jose Ibarretxe lehendakaria tartean[12].
2008ko azaroaren 6an berriro Euskadi izena erabiliko zela adierazi zuen Euskadiko Futbol Federakuntzak[13]. Hori zela eta, astebete geroago jokalari askok izen aldaketaren aurkako agiria idatzi zuten[14] selekzioan ez zutela parte hartuko esanez[15]. Tirabira handien ostean 2008ko abenduaren 17an Federazioaren eta kirolarien arteko bileraren ostean akordiorik lortu ez eta partidua ez zela jokatuko erabaki zuten.[16] Honek EAJren sumina sortu zuen, bai jokalariak zein Ezker Abertzalea kritikatuz.[17]
Ofizialtasuna [aldatu]
Euskadiko Futbol Federakundeak antolatzen ditu Euskal Herriko selekzioaren partidak. FIFAren estatutuek [18] selekzio bat nazioartean ofizialki parte hartzeko estatu independente bat ordezkatu behar edo bere estatuko federakuntzaren (kasu honetan Espainiako Futbol Federakundearena) baimena izan behar duela diote. Euskal Herriko selekzioak ez ditu baldintza hauek betetzen eta ez da FIFAk onartua; hori dela eta, lagunarteko partidak baino ez ditzake joka.
Beheko kategoriatan Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen du eta ofizialki Espainiako Futbol Federakundeak antolatutako txapelketan parte hartzen du. Euskadiko Futbol Federakundea, Eusko Jaurlaritzak[19][20] eta Euskal Herriko gizarteak[21] ofizialtasuna aldarrikatzen dute.
Bitxikeriak [aldatu]
Javier Clemente barakaldarrak, Espainiako futbol selekzio nazionalaren entrenatzaile ohia, Euskal Herriko selekzioaren aldeko jarrera erakutsi du eta Munduko Futbol Txapelketan Euskal Herriko selekzioa entrenatzea bere ametsa dela esan du[22].
Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna bultzatzeko musika talde askok abestiak moldatu dituzte, tartean Txapelpunk edo Gozategi.
Jokatutako partidak [aldatu]
| Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa | Data | Tokia | Goleatzaileak |
|---|---|---|---|---|---|
| Katalunia | 0 - 1 | Baskonia | 1930 | Montjuïc (Katalunia) | |
| Baskonia | 3 - 2 | Katalunia | 1931 | San Mames (EH) | |
| Kantabria | 3 - 2 | Euskadi | 1936ko Irailaren 5a | El Sardinero (Kantabria)[23][24] | |
| Euskadi | ? - ? | Kantabria | 1936ko Azaroaren 29a | San Mames (EH)[23] | |
| Parisko Racing | 0 - 3 | Euskadi | 1937 | ||
| Marsellako Olympique | 1 - 5 | Euskadi | 1937 | ||
| Txekia | 3 - 2 | Euskadi | |||
| Lokomotiv | 1 - 5 | Euzkadi | |||
| Marsellako Olympique | 2 - 5 | Euskadi | |||
| Marsellako Olympique | 3 - 1 | Euskadi | |||
| Txekoslovakia | 2 - 1 | Euskadi | |||
| Silesia | 4 - 5 | Euskadi | |||
| Lokomotiv | 0 - 5 | Euskadi | |||
| Moskuko Dinamo | 0 - 1 | Euskadi | |||
| Leningradoko Dinamo | 0 - 2 | Euskadi | |||
| Kieveko Dinamo | 1 - 3 | Euskadi | |||
| Tbilisiko Dinamo | 0 - 2 | Euskadi | |||
| Georgia | 1 - 3 | Euskadi | |||
| Moskuko Spartak | 6 - 2 | Euskadi | |||
| Moskuko Dinamo | 4 - 7 | Euskadi | |||
| Minskeko Dinamo | 1 - 6 | Euskadi | |||
| Norvegia | 1 - 3 | Euskadi | |||
| Norvegia | 2 - 3 | Euskadi | |||
| Danimarka | 1 - 11 | Euskadi | |||
| Euskadi | 4 - 1 | Irlanda | 1979ko abuztuaren 16a[25] | San Mames (Euskal Herria) | Dani -2-, Satrustegi, Zamora |
| Euskadi | 4 - 0 | Bulgaria | 1979ko abenduaren 23a | Atotxa (Euskal Herria) | Dani -2-, Satrustegi, Idigoras |
| Euskadi | 1 - 5 | Hungaria | 1980ko abuztuaren 3a | Mendizorrotza (Euskal Herria) | Amorrortu |
| Euskadi | 4 - 0 | Tottenham Hotspur | 1988ko maiatzak 10 | San Mames futbol (EH) | Uralde -2-, Julio Salinas, Bakero |
| Euskadi | 2 - 2 | Errumania | 1990-03-21 | San Mames (EH) | Urrutia, Jon Andoni Goikoetxea |
| Euskadi | 3 - 1 | Bolivia | 1993-12-22 | Anoeta (EH) | Guerrero, Julio Salinas -2- |
| Euskadi | 1 - 0 | Errusia | 1994-12-23 | San Mames (EH) | Guerrero |
| Euskadi | 1 - 1 | Paraguai | 1995-12-22 | San Mames (EH) | Ziganda |
| Euskadi | 3 - 0 | Estonia | 1996-12-26 | San Mames (EH) | Ziganda, Idiakez, Andrinua |
| Euskadi | 3 - 0 | Jugoslavia | 1997-12-26 | San Mames (EH) | Guerrero -3- |
| Euskadi | 5 - 1 | Uruguai | 1998-12-22 | Anoeta (EH) | Urrutia, De Paula, Ziganda -2-, Idiakez |
| Euskadi | 5 - 1 | Nigeria | 1999-12-29 | San Mames (EH) | De Paula -2-, De Pedro, Guerrero, Mendieta |
| Euskadi | 3 - 2 | Maroko | 2000-12-29 | San Mames (EH) | Urzaiz -2-, De Pedro |
| Euskadi | 3 - 2 | Ghana | 2001-12-29 | San Mames (EH) | Bolo, De Paula -2- |
| Euskadi | 1 - 1 | Mazedonia | 2002-12-28 | San Mames (EH) | Bolo |
| Euskadi | 2 - 1 | Uruguai | 2003-12-27 | San Mames (EH) | Bolo -2- |
| Euskadi | 2 - 0 | Bulgaria | 2004-12-29 | Anoeta (EH) | Yeste -2- |
| Euskadi | 0 - 1 | Kamerun | 2005-12-28 | San Mames (EH) | |
| Euskadi | 0 - 1 | Gales | 2006-05-21 | San Mames (EH) | |
| Katalunia | 2 - 2 | Euskadi | 2006-10-08 | Camp Nou (KAT) | Aduriz, Fernando Llorente |
| Euskadi | 4 - 0 | Serbia | 2006-12-27 | San Mames (EH) | Yeste, Sarriegi, Urzaiz, Gari Uranga |
| Venezuela | 3 - 4 | Euskadi | 2007-06-20 | San Cristobal (Venezuela) | Joseba Etxeberria -2-, Aduriz, Gabilondo |
| Euskal Herria | 1 - 1 | Katalunia | 2007-12-29 | San Mames (EH) | Aduriz |
| Euskal Selekzioa | 3 - 1 | Venezuela | 2010-12-29 | San Mames (EH) | Gurpegui, Labaka, Muniain |
| Estonia | 1 - 2 | Euskal Selekzioa | 2011-05-25 | Tallin (Estonia) | Aduriz -2- |
| Euskal Selekzioa | 0 - 2 | Tunisia | 2011-12-28 | San Mames (EH) | |
| Euskal Selekzioa | 6 - 1 | Bolivia | 2012-12-29 | Anoeta (EH) | Aduriz -2-, Toquero -2-, Ibai eta Agirretxe |
Entrenatzaileak [aldatu]
| Euskal Herriko selekzionatzaileak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| 1930-1931 | Amadeo Gartzia Salazar | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1937 | Manuel Lopez "Travieso" | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1937-1938 | Pedro Vallana | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1979 | Andoni Elizondo eta Jesus Garai | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1980 | Jose Antonio Irulegi | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1988 | Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1990 | Txutxi Aranguren | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1993 | Javier Irureta | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 1993-2001 | Jose Angel Iribar eta Xabier Exposito | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 2002 | Jose Angel Iribar | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 2003-2011 | Jose Angel Iribar eta Mikel Etxarri | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 2011- 2011 | Javier Irureta eta Mikel Etxarri | |||||||||||||||||||||||||||||||
| 2012- gaur egun | Jose Maria Amorrortu eta Mikel Etxarri | |||||||||||||||||||||||||||||||
Jokalari aipagarriak [aldatu]
Hona hemen Euskal Herriko futbol selekzioan lau bider edo gehiagotan aritutako jokalarien zerrenda, 2011ko abenduaren 28an:
Golegileak [aldatu]
Datuak 1979ko abuztuaren 16tik 2012eko abenduaren 29 arteko partidetatik aterata daude:
|
7 6 5 4 3 |
2 |
1 |
Azken hamaikakoa [aldatu]
Hona hemen 2012ko abenduaren 29an Boliviaren aurka irabazitako partidaren jokalarien zerrenda:
| 2012-XII-29 20:00 |
Euskal Herria |
6 – 1 | Anoeta, Donostia Ikusleak: 26.000 Epailea: Miguel Ángel Pérez Lasa |
|
|---|---|---|---|---|
Bibliografia [aldatu]
- Varela, Joseba Gotzon (1998), Euskadiko Futbol Selekzioaren Historia, Bilbo: Beitia, ISBN 84-88890-52-4
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ (Gaztelaniaz) Auñamendi Entziklopedia
- ↑ (Gaztelaniaz) Euskadiko Futbol Federakundearen webgunea
- ↑ (Gaztelaniaz)Mexikoko Futbol Federakundearen webgunea
- ↑ (Gaztelaniaz) infoeuskadi.net
- ↑ (Gaztelaniaz)www.elmundo.es
- ↑ (Gaztelaniaz) www.deportistadigital.com
- ↑ (Gaztelaniaz)www.infoeuskadi.net
- ↑ (Gaztelaniaz) ESPNdeportes.com
- ↑ (Gaztelaniaz)eitb24.com
- ↑ (Gaztelaniaz)www.deia.com
- ↑ (Gaztelaniaz)www.diariosigloxxi.com
- ↑ (Gaztelaniaz)www.elcorreodigital.com
- ↑ [http://www.eitb.com/kirolak/albisteak/osoa/27860/iran-izango-da-gabonetako-partidaren-aurkaria/ eitb24.com
- ↑ Euskal Herriko futbolarien agiria Garan eta eitb24.comen
- ↑ Berria egunkarian agertutakoa
- ↑ Gara. 2008-12-18
- ↑ EAJ: "Euskadik futbol selekzio propioa izatea nahi ez duten guztiek irabazi dute". UKberri.net
- ↑ http://unafut.com/downloads/organizacion_reglas_y_estatutos/Estatuto%20de%20FIFA.pdf
- ↑ (Gaztelaniaz)noticiasdealava.com
- ↑ (Gaztelaniaz)www.20minutos.es
- ↑ (Euskaraz)esait.org
- ↑ (Italieraz)it.sports.yahoo.com
- ↑ a b (Gaztelaniaz)Carlos Aiestaran. Fútbol y metralla: homenaje al sestaotarra rojiblanco Jose Luis Justel Bollar (1920-1938)
- ↑ (Gaztelaniaz)Deia: La orgullosa génesis de la Selección Vasca de Fútbol
- ↑ Historia de la selección de fútbol de Euskadi.
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- (Euskaraz) Euskadiko Futbol Federakundea
- (Euskaraz) Euskal Selekzioaren Aldeko Iritzi Taldea
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Euskal Herriko selekzioari buruzko webgunea