A Momentary Lapse of Reason

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

A Momentary Lapse of Reason 1987an plazaratutako Pink Floyden 17. album musikala da. Roger Waters-ik gabeko lehenengo lana, ikusmin itzela sortu zuen zaleen zein kritikoen artean, taldearen norabide musikal berria zalantzez beteta abiatzen baitzen.

"A Momentary Lapse of Reason"ek, nabaria denez, David Gilmouren kutsua dauka. Watersik gabeko etapa berrian Gilmourek hartzen du taldearen gidaritza, arlo musikalean zein profesionalean. "The Wall" Roger Watersek egindako lana bazen, "A Momentary Lapse of Reason" Gilmouren produktua da. Nick Masonek eta Richard Wrightek ez zuten apenas parte hartu diskoaren sorkuntzan, bera promozionatzeko biretan jardun bazuten ere.

Album hau Pink Floyd-en betiko atmosfera musikala sortzen ahalegintzen da, berritasun gutxi eskainiz. Gai batzuek ezinbestez taldearen aurreko lanak gogoratzen dituzte ("The Dark Side of the Moon", "Wish you were here"...); "A Momentary...."-k ziur jokatzen du, zaleak asetu nahian. Osagai "floydiar" guztiak ditu: trikimailu teknologikoak, soinu lasaigarriak, testu kriptikoak, oihartzun elektronikoak...Gilmouren kitarra inoiz baino ozenago entzuten da, pasarte antologikoak lortuz zenbait gaitan ("On the Turning Away"-en, esaterako).

Diskoak 3. postua eskuratu zuen Estatu Batuetako zein Erresuma Batuko musika zerrendetan. "Learning to Fly" eta "On the Turning Away" gaiek lehenengo postua lortu zuten "single"en zerrendetan, aldiz.


Kantu zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Signs Of Life" (4:26)
  2. "Learning To Fly" (4:54)
  3. "The Dogs Of War" (6:08)
  4. "One Slip" (5:08)
  5. "On The Turning Away" (5:40)
  6. "Yet Another Movie" (7:28)
  7. "A New Machine Part 1" (1:47)
  8. "Terminal Frost" (6:17)
  9. "A New Machine Part 2" (0:39)
  10. "Sorrow" (8:48)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]