Abel Muzorewa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Abel Tendekayi Muzorewa (Umtali, Hego Rhodesia, 1925 - Harare, 2010) Zimbabweko apezpiku metodista eta politikaria izan zen. 1971n, Afrikar Batasuneko Biltzar Nazionala sortu zuen, biolentziarik gabeko metodoak bultzatu zituen mugimendu nazionalista. Hasierako Hitzarmen bat lortu zuen Ian Smithen gobernu zuriarekin. 1978an, Gobernuko Biltzar Betearazlean sartu zen, eta, Smithek jasan zituen presioen ondoren, Muzorewa Lehen Ministro izendatu zuten. Gobernu hori 1980an amaitu zen, Britainia Handiak kontrolatutako hauteskunde batzuetan, eta Zimbabwek burujabetasun politikoa lortu zuen. Muzorewa atxilotu egin zuten, 1983tik 1984ra bitartean jarduera iraultzaileetan parte hartzeagatik. 1990eko hamarraldian, alderdiko talde kontserbadoreko buruzagi izan zen Edgar Tekerekin batera. 1996ko hauteskundeetan, hautagai aurkeztu zen, baina hauteskundeak bertan behera uztea erabaki zuen gero.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]