Aberri Emakume Batza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aberri Emakume Batza
Datuak
Motafederazioa
IdeologiaEusko abertzaletasuna eta katolizismoa
Historia
Sorrera1937ko otsailaren 2a

Aberri Emakume Batza, AEB, Euskadi Mendigoxale Batza taldearen barruko emakumezkoen atala izan zen.


1937ko otsailaren 2an sortu zen Aberri Emakume Batza. Irlandako emakume mugimenduetan zuen inspirazioa mugimendu honek, taldearen helburuak katolizismoaren defentsa eta Euskal Herriaren independentzia zirelarik.

Modu federalean antolatu ziren, herriz herriko taldeak osatuz eta federazioan elkartuz.

Zuzendaritza batzordea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea sortu eta gutxira, batzorde interinoa sortu zuten, bost kidek osatzen zuten batzordea hau: Karmele Uzkiano, Imanole Pe Mentxaka, Garbiñe Pradera Amondo, Pilare Santamaria de Orbea eta Matilde de Bilbao.[1]

AEBren kide ezagunenetako bat Polixene Trabudua izan zen, aurrez Emakume Abertzale Batzako kide izana. EAJko muturreko aldeak (Yagi-Yagi) 1933-1934an banandu zenean Trabuduak banandutakoekin lankide lanetan aritu zen alderdiaren politika autonomistaren aurkako burujabetasun sutsu eta erraietakoa erakutsiz. Gudan zehar Mendigoxaleen Elkartera atxikitako Aberri Emakume Batzako kidea izan zen.[2]

Dena den, AEBk bazkide kopuru txikia izan zuen.[3]

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldeko emakumeen zereginak bi ataletan definitu zituzten. [4]

  • Aberriaren aldeko ekintza: euskara ikastea eta euskal "arrazari" zegozkion ohiturak ikastea (musika, dantza), gurasoak eta aberria maitatzea eta ekintza hauek praktikan jarri eta exenplua ematea.
  • Gizarte ekintza: miseriaren kontra borroka egitea, pertsonaren duintasuna zauritu gabe, eta minaren kontrako borroka, gaixoak eta hauen familiak kontsolatuz eta alaituz.
Euzko Mendigoixale Batzaren ikurra

Patria Libre - Aberri Azkatuba egunkarian, talde honek atal finkoa izan zuen egunakariaren 5. zenbakitik aurrera.

Gerra garaiko lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko gerra garaian, ondorengo lanak egin zituen taldeak: ospitaleetara bisitak, zauritu abertzaleak eta beste ideologietakoak bisitatuz, Patria Libre egunkariaren eta liburuen banaketa, diru bilketa.

Bilboko Korreo kaleko 16. zenbakian, josteko tailerra jarri zuen AEBk eta bertan gudarientzat Euskadi Mendigoxale Batzaren ikurrak josi zituzten.

Gastetxu Batza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aberri Emakume Batzan izan zuten lehen ideietako bat izan zen "gastetxu"-en (haurrak) saila sortzea, baina gerra-koiunturak ez zion mesederik egiten proiektu honi. Guraso abertzaleen seme-alaba guztiak EMBren inguruan biltzeko deia egitea pentsatu zen.

Aberri Gastetxu Batza eratu ondoren, eta AIBren laguntzarekin, Aberri Gastetxu Ikastola sortuko zen, eta bertan euskara, abertzaletasunaren kultura, euskal kantak eta abar irakatsi ahal izango ziren, haurrei oinarrizkoena irakatsiko zieten beste ikasgai batzuekin batera.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Patria libre : vascos uníos y haced libre a Euzkadi (Bilbo) 14: 7..
  2. «Trabudua, Polixene - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  3. «Dinámica de género y nacionalismo La movilización de vascas y catalanas en el primer tercio de siglo | Ayer» revistaayer.com (Noiz kontsultatua: 2023-03-10).
  4. Lorenzo, Sebastián García,. (2008-10-03). "Euzkadi Mendigoxale Batza" durante la Guerra Civil española (1936-1939). Eusko Ikaskuntza PMC 823240123. (Noiz kontsultatua: 2023-03-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]