Abrasio
Abrasio (latinezko abradĕretik, karrakatu), material edo ehun baten higadura eragiten duen marruskadurazko akzio mekanikoari deritzo.
Geologian, itsas abrasioa, harkaitz bati, higakinetatik datozen partikulez betetako uraren akzio mekanikoz eragindako higadura da. Garrantzitsua da, batez, ere, kostalde malkartsuen eraketan. Itsasoak joak, kostaldeek atzera egiten dute, eta amildegitik erauzitako harriek, olatuek kulunka mugimenduekin eramanak, amildegiaren oinean, itsasorantz malda leunarekin jaisten den abrasio plataforma bat zizelkatzen dute.
Abrasio glaziarra, glaziar baten ohantzeak, izotzean sartuta dauden eta glaziarrak berak eramandako material solidoen aldetik jasaten duen higadura da. Bikor finak direnean, irin glaziarra deitua, ibilguko harkaitzak, denborarekin leuntze glaziar bat hartzen du.