Meteorizazio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
HoneycombWeatheringCambrianIsrael.jpg

Meteorizazioa lurraren azalean dauden arroken desintegrazioa eta deskonposaketa da. Atmosferan dauden eragileen ondorioz sortua da. Meteorizazioak arroken birrintzea dakar, hau da, arroka trinko batetik txikiak sortzea. Prozesu azonala da, hau da, edonon gertatzen ahal da.

Meteorizazioa fisikoa, kimikoa edo biologikoa izan daiteke.

Meteorizazio fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez ditu materialaren izaera mineralogiko eta kimikoak aldatzen arroka txikitzerakoan. Hainbat prozesu fisiko daude:

  • Termoklastismoa: Tenperaturaren ondorioz gertatzen den zatikatzea.
  • Krioklastismoa: Gelifrakzioa ere deitua. Izozte-urtze prozesuaren ondorioa da.
  • Haloklastismoa: Gatzen hazkuntzak eragindako apurketa da.
  • Hidroklastismoa: Hezetasun-lehorte txandaketak eragindako meteorizazioa da.
  • Deskonpresioa: Sakoneran zeuden arrokak azaleratzean sortutako fenomenoa.

Meteorizazio kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arroka bere izaera kimiko zein mineralogikoa aldatuz birrintzen da. Alterazioa ere deitua da fenomeno hau.

Alterazioan ura oso beharrezkoa da, ioiak garraiatzen dituelako. Beraz, zenbat eta ur gehiago arroka baten barnean, orduan eta meteorizazio kimiko handiagoa egongo da.

Sartzen den ura ez da garbia izaten: NO2 edo CO2 bezalako elementu kimikoak izaten ditu. Honek ura azido bilakatzen du.

Alterazio mota ezberdinak daude:

  • Disoluzioa: Disolbatzaile batek eragindako ioikako disoziazioa (gatza uretan, adb.)
  • Hidratazioa: Material batek ur molekulak hartzean, beste mineral bat bihurtzeari deritzo.
  • Hidrolisia: Uretan aske dabiltzan protoiek egindako erasoa da, azidoaren gisakoa.
  • Karbonatazioa: Uretan disolbatutako CO2 molekulek kareharriari egindako erosioari deritzo.
  • Oxidazioa: Oxigenoarekin egindako konbinazio kimikoak eragindako meteorizazioa, hizkuntza arruntean herdoiltzea deitua.

Meteorizazio biologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidunek eragindako erosioa. Bereziki, landareen sustraiek (meteorizazio fisikoa) eta humusak (meteorizazio kimikoa).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meteorizazio Aldatu lotura Wikidatan


Higadura