Itsasertz
Itsasaldea, itsasertza, itsasbazterra, kostaldea edo kosta lurra eta itsasoa elkartzen diren lekua da.[1] Mareen izaera dinamikoa dela eta, ezin da itsasaldearen lerro zehatza finkatu, horrexegatik batzuetan eskualde bat izendatzeko erabiltzen dute.
Jalkinek, itsas-higadurak, eguraldiak, haizeak, olatuek, ekintza biologikoek eta gizonek eragina dute kostaldeen sorrera eta aldaketetan.[2]
Lurreko kontinenteen itsasertzak 312.000 km hartzen ditu, gutxi gorabehera. Historian, itsasertzaren muga aldatu egin da itsas mailak glaziazioetan behera eta epelaldietan gora egin duen heinean. Pleistozeno aroko azken glaziazioan (orain dela 10.000 urte baino lehenago), adibidez, gaur egun baino 122 m beherago zegoen itsas maila. Bestalde, itsasaldeko mendietatik jaisten ziren glaziarrek U formako haran sakonak eratu zituzten eta, izotza urturik, itsas mailak gora egin zuenean urez bete ziren haranak, fiordoak eratuz. Gorabehera horiek eta beste batzuek (higadurak, ur lasterren garraiakinek, lurrikarek eta sumendiek) gaur egungo itsasertzak, labartsuak edo lauak, eratu dituzte.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ The American Heritage Dictionary of the English Language (2000), Coast, http://www.bartleby.com/61/43/C0434300.html
- ↑ Davidson, Jon P.; Reed, Walter E.; Davis, Paul M. (2002), Exploring Earth: An Introduction to Physical Geology, Upper Saddle River, NJ: Prentice-Hall Inc, ISBN 0130183725, ISBN 978-0-13-018372-9
| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |