Abuztuaren 15eko bazkalondoa
Abuztuaren 15eko bazkalondoa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Joxe Austin Arrieta (1979) |
Argitaratze-data | 1979 |
Generoa | Eleberria |
Jatorrizko izenburua | Abuztuaren 15eko bazkalondoa |
Argitaletxea | GAK |
Herrialdea | Euskal Herria |
Orrialdeak | 135 |
ISBN | 9788472314887 |
OCLC | 907310972 |
Abuztuaren 15eko bazkalondoa Joxe Austin Arrietak 1979an kaleratutako eleberria izan zen, Gipuzkoako Aurrezki Kutxak argitaratua.[1]
Bere lehendabiziko eleberri honek urte hartako Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari irabazi zuen.
Sinopsia
1965. urteko abuztuaren 15a da, Ama Birjina Abuztukoaren eguna. Donostiako alde zaharreko etxe batean familia bildu da bazkaltzeko: 16 urteko seminarista gaztea, bere gurasoak eta arrebak. Egun sargori horretako bazkalondoan kontu-kontari dabiltza senideak eta, bitartean, gazte protagonistaren bizitza ezagutuko dugu, memoriaren joan-etorriak aprobetxatuz.[2]
Erreferentziak
- ↑ Berasaluze, Gari. (2015-08-15). «Abuztuaren 15eko bazkalondoa» Berria.
- ↑ Sarasua, Asier. (2014/06/07). "Abuztuaren 15eko bazkalondoa" (Joxe Austin Arrieta, 1979). eibar.org.
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |