Abuztuaren 15
Wikipedia(e)tik
Abuztuaren 15a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita zazpigarren eguna da, 228.a bisurteetan. 138 egun falta dira urtea amaitzeko.
Eduki-taula |
[aldatu] Gertaerak
- 778 - Orreagako guduan baskoiek Karlomagno garaitu eta Errolan hil zuten Orreagan.
- 1284 - Joana I.a Nafarroakoa Filipe IV.a Frantziakoarekin ezkondu zen, urtebete geroago Frantziako erregina bihurtu zelarik.
- 1466 - Henrike IV.a Gaztelakoak sorginkeria kasuak epaitzeko ahalmena eman zien Gipuzkoako alkateei.
- 1805 - Simon Bolivar askatzaile hegoamerikarrak bere aberriaren eta Amerikaren askatasuna zin egin zuen Erroman.
- 1806 - Liechtensteinek independentzia politikoa lortu zuen.
- 1908 - Prusian emakumeek unibertsitateetan ikastea baimendu zen.
- 1914 - Panamako kanalean zeharko trafikoa hasi zen, itsasontzi komertzial baten igarotzearekin.
- 1916 - Lehen Mundu Gerra: alemaniarrek Dover, Londres eta Folkestone bonbardatu zituzten.
- 1934 - Franz von Pape kantzillari ohiak Hitlerri eman zion Paul von Hindenburgen agintea, aurreko abuztuaren 2an hila.
- 1936 - Gerra Zibila Euskal Herrian: 27 korellatar atera zituzten kartzelatik. Horietako bati, eskuak moztu zizkioten, kartzelatik irten nahi ez eta hormari etsi-etsian eusten saiatu zelako.
- 1945 - Bigarren Mundu Gerra: Hirohito enperadore japoniarrak errenditu egiten zirela adierazi zuen, gerrari amaiera emanez.
- 1947 - Erresuma Batuak Commonwealthari Lotutako Estatu Independenteen estatutua eman zien Indiari eta Pakistani.
- 1960 - Kongoko Errepublika Demokratikoak independentzia politikoa lortu zuen.
- 1996 - San Diego, Estatu Batuak: San Diegoko Unibertsitateko ikasle batek hiru irakasle hil zituen.
- 2007 - Peruko Pisco hirian, Richter eskalan 8 graduko lurrikara batek 540 hildako eta 1.100 zauritu utzi zituen.
- 2009 - Erresuma Batuko gobernuak Turks eta Caicos uharteen autogobernua bertan behera utzi zuen ustelkeria eta gaitasun ezagatik.
[aldatu] Arte eta kultura
[aldatu] Zientzia eta teknologia
- 1917 - Virginian (AEB) hegazkin baten eta jarraipen estazioaren arteko irratizko eta haririk gabeko komunikazioa lortu zen lehen aldiz, baita bi hegazkinen artekoa ere.
- 1932 - New York-eko CBS telebista katea funtzionatzen hasi zen.
[aldatu] Kirolak
- 2009 - Realak 0-2 galdu zuen Real Madrilen aurka taldearen mendeurrenaren festa handian.
[aldatu] Jaiotzak
- 1769 - Napoleon Bonaparte, buruzagi militar eta enperadore frantziarra (h. 1821).
- 1772 - Johann N. Mäzel, metronomoaren asmatzailea.
- 1815 - San Joan Bosco, salesiarren sortzailea.
- 1879 - Ricardo Bastida, arkitekto bilbotarra (h. 1953).
- 1892 - Louis-Victor de Broglie, fisikari frantziarra eta 1929ko Fisikako Nobel Saria.
- 1898 - Ander Arzelus Luzear euskal idazlea donostiarra (h. 1949).
- 1944 - Gianfranco Ferre, modista italiarra. (h. 2007)
- 1947 - Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria (h. 2011).
- 1964 - Melinda French Gates, Bill Gatesen emaztea.
- 1972 - Ben Affleck, aktore estatu batuarra.
- 1974 - Natasha Henstridge, modelo ohi eta aktore kanadarra.
- 1976 - Boudewijn Zenden, futbolari herbeheretarra.
- 1981 - Sung Ji Hyo, aktore hego korearra.
[aldatu] Heriotzak
- 1118 - Alejo I Comneno, Bizantzioko enperadorea (1081-1118).
- 1936 - Grazia Deledda, idazle italiarra eta 1926ko Literaturako Nobel Saria.
- 1982 - Hugo Theorell zientzialari suediarra, Medikuntzako Nobel Saria. (j. 1903)
[aldatu] Jaiak eta urteurrenak
- Kristauentzat Andre Mariaren Zeruratzearen jaia. Jai egun, besteak beste: Adunan, Areson, Baliarrainen, Gaztelun, Gernika-Lumon, Ondarroan, Orendainen eta Zarautzen.
- Bilbon, Aste Nagusiaren barruan, Begoñako Andre Mariaren eguna.
| Urteko hilak | ||
|---|---|---|
|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
||