Joxe Austin Arrieta
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Donostiako idazleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Arrieta.
Joxe Austin Arrieta 2010ean. |
||
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Joxe Austin Arrieta Ugartetxea | |
| Jaio | 1949ko urriaren 26a | |
| Donostia (Gipuzkoa) | ||
Joxe Austin Arrieta Ugartetxea (Donostia, Gipuzkoa, 1949ko urriaren 26a) euskal idazlea da. Filosofia eta Letretan lizentziatua (Filologia Erromanikoan). Gaur egun itzultzailea da lanbidez, eta banka enplegatua ere izan zen. Euskara irakasle izana hainbat urtez. EUTGko Hizkuntz Eskolan eta Filosofia Fakultatean irakaslea izan da. Euskalgintzako beste hainbat alorretan ere ibilia da: UZEIrekin eta UEUrekin ere eginak ditu hainbat lan.[1]
Kargu politikoak hartu izan ditu kulturaren eta euskararen alorrean.[1]
Poesia eta narratiba landu ditu gehienbat, bai eta literatura itzulpengintza ere; azken alor horretan, Marguerite Yourcenarren Hadrianoren oroitzapenak eleberriak toki nabarmena du euskarazko literatura itzulpengintzan.[1]
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Narrazioa
- Bidaia - Termitosti (1978, Ustela)
- Labur aroz (1997, Txalaparta)
[aldatu] Nobela
- Abuztuaren 15eko bazkalondoa (1979, GAK): Elkarrek 1985ean berrargitaratua
- Manu militari (1987, Elkar)
- Terra Sigillata (2008, Txalaparta)
[aldatu] Poesia
- Arrotzarena neurtitz neurgabeak (1983, GAK)
- Bertso-paper printzatuak (1986, Elkar)
- Mintzoen mintzak (1989, Elkar)
- Graffitien ganbara (1996, Kutxa fundazioa)
- XX. mendeko poesia kaierak - Joxe Austin Arrieta (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Orbaibar (2003, Kutxa Fundazioa)
[aldatu] Erreferentziak
- ↑ a b c «Joxe Austin Arrieta Ugartetxea», Euskal Idazleen Elkartea.
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz) Joxe Austin Arrieta literaturaren zubitegian