Adriaen van der Werff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adriaen van der Werff

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaRotterdam1659ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Herbehereak
HeriotzaRotterdam1722ko azaroaren 12a (63 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, arkitektoa, eskultorea eta copper engraver (en) Itzuli
Lantokia(k)Rotterdam
Düsseldorf eta Rotterdam
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoaerretratua

Adriaen van der Werff (Kralingen, 1659ko urtarrilaren 21a - Rotterdam, 1722ko azaroaren 12a), Herbehereetako margolari, arkitekto, eskultore eta ganberako margolaria. Herbehereetako urrezko aroan kokatzen da bere obra.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kralingen jaioa, Roterdametik gertu, Eglón van der Neer margolariaren ikaslea izan zen. Konde Palatinatuak, bere estiloak erakarrita, pentsioa eman zion eta aitoren semearen titulua eman zion. Dusseldorfen lan egin zuen. Pieter van der Werff (1661-1722), bere anaia txikia, bere ikasle izan zen. Kondea hil zenean, dirurik ez zegoenez, pobrezian gelditu zen.

Balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adriaen van der Werffek orokorrean margolan txikiak egin zituen. Bere lanak mitologiarekin eta egunerokotasunarekin lotuta zeuden. Erretratugile bezala ere ospe handia izan zuen. Bere ospea XIX. mendean jaitsi egin zen zeren eta kritikari batzuen ustez Herbehereetako naturalismoaren tradizioari uko egin baitzion. Ondorioz, bere lan gehienak ezkutatu eta gorde ziren.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cornelis Gerard Fagelen erretratua (1694), Rijksmuseum Twenthe.
  • John Churchill, Marlborough dukearen erretratua (1650-1722), (1704), Uffizi Galeria.
  • Venus eta Kupido (1709), Nottingham Castle Museum and Art Gallery.[2]
  • Noli me tangere, (1719)
  • Adan eta Eba, Louvre.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]