Adriana Kaplan Marcusán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adriana Kaplan Marcusán

Bizitza
JaiotzaBuenos Aires, 1956 (67/68 urte)
Herrialdea Argentina
 Espainia
Jarduerak
Jarduerakantropologoa
Enplegatzailea(k)Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa

Adriana Kaplan Marcusán (Buenos Aires, 1956) antropologo argentinarra da, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Wassu Fundazioko zuzendaria eta sexu eta ugalketa osasunean aditua, emakumezkoen mutilazio genitalen prebentzioari arreta berezia jarrita.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Buenos Airesen jaio zen, 1956an.[1] Osasun Antropologiako irakaslea da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gizarte eta Kultura Antropologia Sailean, Wassu Fundazioaren zuzendaria eta Ezagutzaren Transferentzia Katedraren zuzendaria. [2] [3]

1989az geroztik, landa-lana garatu du Gambia, Senegal eta Ginea Bissau-n sexu osasuna, ugalketa osasuna eta emakumeen genitalen mutilazioaren azterketan eta prebentzioan zentratuz.[2] [4]

Wassu-UAB Fundazioaren Emakumeen Genitalen Mutilazioaren Prebentziorako Ezagutzaren Transferientziarako Ikerketa Aplikatuaren Behatoki Transnazionala zuzentzen du,[5] bi ikerketa oinarri dituena, bata Espainian eta bestea Gambian, eta bat garatuz.[2]

Gambiako Ikerketa Medikoen Kontseiluko ikertzaile kolaboratzailea izan da, Women's Bureau-eko aholkularia eta nazioarteko hainbat agentzitako (UNFPA, PNUD, UNICEF) aholkularia. Espainian, erakunde ezberdinak aholkatzen eta trebatzen ditu emakumeen genitalen mutilazioaren zaintza eta prebentzio programak ezartzeko.[2]

New Yorkeko Women’s Shura Council-eko, Genevako MOEko MGFren Adituen Batzordeko eta Vilnius-eko Genero Berdintasunerako Europako Institutuaren parte da.[2]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere argitalpenen artean hainbat artikulu eta liburu daude eta lau bideo-dokumental zuzendu ditu:

  • Gambia, ciclo vital y supervivencia (1991)[6]
  • Iniciación sin Mutilación (2004)[7]
  • Declaración de Brufut (2009)[8]
  • Un futuro sin mutilación (2013)[9][2]

Sariak eta Aitortzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an George Washington Unibertsitateko PEACE Global Women's Award.[10]
  • 2017an Irla Fundazioko Lluís Companys Memoriala genero-indarkeriaren aurkako borrokan.[11]
  • 2017ko IV DKV Medikuntza eta Elkartasun Sariak.[11]
  • 2014an Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak emandako Saria azaroaren 25aren harira.[3]
  • 2013an, Mexikoko Gizarte Antropologiako Ikerketa eta Goi Ikasketen Zentroak "99 obras clásicas de antropología del mundo"-n sartu zuen.[2]
  • 2010ean, Komunikazio Zientifikoko Kataluniako Elkarteak Kataluniako 16 zientzialari bikainen artean hautatu zuen.[2]
  • 2009an, Ezagutza Transferentziako Katedra Parc de Recerca-Santander.[3]
  • 2008an Nafarroako Foru Komunitateko Elkartasunerako Nazioarteko VII. Saria.[12]
  • 2003an Ramón y Cajal Ikerketa Bikaintasuna, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioa.[3]
  • 1998an Gizarte Zientzietan Ikerketa Saria La Caixa Fundazioaren eskutik.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]