Agorreta etxea

Koordenatuak: 43°29′28″N 1°28′26″W / 43.49111°N 1.4738°W / 43.49111; -1.4738
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Baionako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agorreta (argipena)».
Agorreta etxea
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaBaiona
Koordenatuak43°29′28″N 1°28′26″W / 43.49111°N 1.4738°W / 43.49111; -1.4738
Map
ErabiltzaileaEuskal Museoa (Baiona)
Ondarea
Mérimée IDPA00084542
Kontaktua
Helbidea1, rue Marengo

Agorreta etxea Baionako eraikin bat da, Euskal Museoaren egoitza dena 20. mendetik.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

16. mende amaierakoa da eraikina, eta Agorreta izeneko merkatari batek eraiki zuen, aurretik ontziola bat zegoen tokian (Maison Dagourette du izena frantsesez). 17. mendean, epe labur batez Bisitazioaren mojen etxea izan zen (1640-1643) eta ondoren San Nikolas ospitalea izan zen (izen bereko bat bazen ordura arte, baina behera bota zuten eta haren funtzioa etxe honetara ekarri zuten). 1867a arte izan zen ospitalea[1], eta bitartean abandonatutako haurrentzako egoitza ere izan zen: haurrak bertan uzteko leiho bat ere bazuen, gaur egun markatua[2].

1922. urtean, Baionako Euskal Museoaren egoitzarako eraberritu zen. 20. mendearen amaieran, jatorrizko itxurara itzuli zuen erreforma bat izan zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maison dite de Dagourette ou Musée Basque» www.pop.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-09-22).
  2. Euskara: Info panela, Baionako Euskal Museoa hartzen duen etxearena. 2021-09-18 (Noiz kontsultatua: 2021-09-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]