Agrimensor K

Wikipedia, Entziklopedia askea
Agrimensor K
Datuak
JatorriaDonostia (Gipuzkoa)
Musika motaPop iluna, Dark Wave
Urteak1981-1983
Produkzioa
Diskoetxea(k)DRO
Taldekideak
Nacho Goberna
Ignacio Valencia
José Manuel Gandasegi
Lehengo taldekideak
Juan José Mourlanch

Agrimensor K 1980ko hamarkadaren hasieran Donostian sortutako pop talde bat izan zen. Gaztelerazko hitzak zituzten kantuetan. Taldeak hartu zuen izena Franz Kafkaren Gaztelua (Das Schloss) liburutik, non pertsonaia nagusia K lur-neurtzailea den (gaztelaniazko ofizio izenarekin, horra taldearen izena).

Taldearen historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Jesuitak bigarren hezkuntza ikastetxean zenbiltzan 16 eta 17 urteko nerabe batzuen artean osatu zuten taldea, 1981. urtean. Ikastetxe berean ari zen Mikel Erentxun, zeina beste talde batekin ari zen garai bertsuan: Los Aristogatos. Hasierako partaideak izan ziren Juan José Mourlanch (teklatuak), Nacho Goberna (gitarrak, ahotsa), Ignacio Valencia (baxua, ahotsa) eta José Manuel Gandasegi (bateria). Dark Wave estiloko musika jotzen hasi ziren, eta lehen kontzertu batzuen ondoren, Mourlanch-ek taldea utzi zuen.[1]

1982an lau kantu zeuzkan maketa bat grabatu zuten.[2] Ez zuen arrakasta handirik izan, baina DRO disketxe espainiarreko arduradun Servando Carballar beraiengan fijatu zen, eta diskoa ekoiztea proposatu zien. Hurrengo bi urteetan, bi diska luze atera zituzten DRO-rekin. Baina apenas lan horiek egin ondoren, taldeko Valencia eta Gobernak beste proiektu bati ekin zioten, La Dama se Esconde, eta ondorioz desegin egin zen Agrimensor K.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Principio y fin (1982, DRO)
  • ¿Juegas al escondite? (1983, DRO).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Biografía de Agrimensor K - La Fonoteca. (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).
  2. En Un Barco Chino. (2016-10-22). El extraño, Agrimensor K (Maketa, 1982). (Noiz kontsultatua: 2018-02-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]