Agurea eta itsasoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agurea eta itsasoa
Egilea Ernest Hemingway (1951)
Generoa Eleberria
Datuak
Jatorrizko izenburua The Old Man and the Sea
Urtea 1952
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Euskaraz
Izenburua Agurea ta Itxasoa / Agurea eta Itsasoa
Itzultzailea Anjel Goenaga / Joxemari Iturralde
Argitaratzailea Susa / Elkar (1963 / 1990)

Agurea eta itsasoa (ingelesez The Old Man and the Sea) Ernest Hemingway idazle estatubatuarrak idatzitako eleberria da. Kuban idatzi zuen 1951n eta 1952an argitaratu zen. Ernest Hemingwayren azken fikziozko lana izan zen, baita entzutetsua ere. Liburuak 1953an Pulitzer Saria jaso zuen.

Argudioa erraza da: Kubako arrantzale zahar batek (Santiago) borroka luzea edukiko du oso arrain handi batekin. XX mendeko fikziozko liburu garrantzitsuenetarikotzat hartzen da.

Liburua askotan zinemaratu da. Filmik ezagunena John Sturgesek 1958an zuzendutakoa izenburu berdineko filma da, Spencer Tracy antzezlea Santiagoren papera jokatzen.

Euskaraz bi bertsio daude. Bata, Agurea ta Itxasoa izenburupean Anjel Goenagak itzulia eta 1963an argitaratua. Bigarrenik, 1990ean "Elkar"rek bigarren itzulpena argitaratu zuen, Joxemari Iturraldek egindakoa.

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.